“Pobrezia iraunaraztea ez da justifikagarria”

“Pobrezia iraunaraztea ez da justifikagarria”

Maite Alustiza

Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna baliatuta —astelehenean izango da—, Europako Batasunak AEBekin eta Kanadarekin dituen merkataritza libreko itunen ondorioak salatuko dituzte Donostian. Zero Pobrezia plataformak, beste hainbat gizarte talderekin batera, askotariko ekintzak antolatu ditu TTIP eta CETA itunen kontra. Bizi ala Irentsi leloarekin, gaur hasiko dituzte mobilizazioak. Zehazki, merkataritza itun horiek ekologian, gizartean, enpleguan eta ekonomian izango dituzten ondorioak plazaratu nahi dituzte. Deitzaileek manifestuan ohartarazi dutenez, pobreziak gorabidean jarraitzen du, eta TTIP-CETA onartzeak pobrezia eta desberdintasunak handitzea ekarriko luke, baita giza eskubideak urratzea ere. "Arazo horien aurkako borroka justizia globaleko kontu bat da; izan ere, munduko pertsona guztien giza eskubideak bete daitezela ari gara eskatzen".

Lankidetza Transatlantikoaren Ituna (TTIP) 2013tik ari dira negoziatzen, eta EBren eta AEBen arteko harremanak arautzeko esparru berri bat ekarriko luke; "munduko merkatu handiena". Gizarte eragileen arabera, ordea, merkataritza itun bat baino gehiago da: enpresa handiei egiten die mesede, eta kalte ekoizle txikiei, kontsumitzaileei eta orokorrean herritarrei. Gainera, prozesu osoaren negoziazioa "isilean eta ilun" egiten ari direla salatu dute, "parlamentuen eta herritarren kontroletik at, eta Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioak urratuz". Mundu osoko gizarte eragile, sindikatu eta alderdi ugari agertu dira TTIPen kontra, baita zenbait gobernu ere —Alemaniakoa, Frantziakoa eta Austriakoa—.

Oraingoz kolokan daude TTIPen negoziazioak. Irail bukaeran EBko kideek ezinezkotzat jo zuten aurten ituna ixtea, eta AEBetako azaroko hauteskundeak direla medio, etena izango da presidente berriak gobernua martxan jarri arte. Kanadaren eta EBren arteko CETA ituna, aldiz, 2017. urte hasieran sar daiteke indarrean.

Itun horiek alboratu, eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat aldarrikatu dute gizarte taldeek: aberastasunaren banaketa zuzena, ingurumenarekiko begirunea eta genero berdintasuna bilduko dituen eredu bat. Horrez gain, zerga politika giza eskubideen betebeharrarekin lotzeko eskatu diete arduradun politikoei; diru sarrerak handitu ditzatela politika publiko hobeak ezartzeko, eta susta dezatela kudeaketa garden eta parte hartzaile bat. "Pobrezia eta desberdintasunak iraunaraztea ez da ez justifikagarria ez saihetsezina, herritarren eta politikarien borondatearen baitakoa baizik. Herritar guztiek aldarrika dezakete horien amaiera, salatuz, mobilizatuz, gizartean parte hartuz".

Zero Pobrezia plataforma

ADRAAlboanAmnesty InternationalBehar BidasoaCalcuta OndoanGipuzkoako CaritasEuskadiko Gazteria KontseiluaElan EuskadiMugarik Gabeko EkonomialariakEuskadiko GGKEen Koordinakundea (Gipuzkoako ordezkaritza)FISCGizakien LurraHaurralde FundazioaMugarik Gab...

Dantza Eguna: egitaraua

Egun osoko egitaraua prestatu dute biharko, Seguran:10:30. Kaleak musikaz alaituko dituzte.11:30. Topaketa nagusia plazan, eta Azpilla dantza taldearen erronka: Seguran inoiz ezagutu den polka jendetsu eta erraldoiena baietz! Ondoren, dantza taldeen ...

Arte espresio ugariren bidez, Xabier Lete

Arte espresio ugariren bidez, Xabier Lete

Maite Alustiza

"Artearen iturrietako bat da Arantzazu; poesian, eskulturan, musikan... Euskal Herrian artearen munduan zerbait izan da, erlijiotik aparte". Eta aurrerantzean ere hala izan dadin, arte adierazpen zenbait elkarrizketan jarriko dituzte bihar, Gandiaga Topagunean. Juan Kruz Igerabide idazle eta Mikel Laboa Katedrako zuzendariak azaldu duenez, inguruko hainbat artista harremanean ariko dira Arthitz: hatsetik hotsera jardunaldian, guztiak oinarri baten inguruan: Xabier Lete. "Oso modu zabalean" izango dute presente musikaria; poesiaz, kantuaz, antzerkiaz, dantzaz... Mikel Laboa Katedrarekin batera, Ur Mara Museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu dute jardunaldia, bigarrengoz. "Ez goaz otoitzera, baina otoitz artistiko batera bai", dio Igerabidek. Mikel Laboa Katedra Leteren webgune bat osatzen dabil gaur egun.

Arantzazu Gaur Fundazioko Juan Biainek "amets kabi" modura ikusten du Arantzazu: "Gu ametsetan hasi ginen lehengo urtean, eta aurten amets horri jarraipena eman diogu. Artea eta hitza Arantzazurekin oso lotuak daudenez, oso aproposa da espresio ezberdinak erabiltzea". Fundazioaren helburuetan dago, hain justu, gaur egun dauden espresio artistikoei harrera ematea. Gainera, bertan egiten diren emanaldiak bereziki Arantzazurako eginak izan daitezen ahalegintzen dira, ez zirkuitu batean sartuta daudenak.

Propio Arantzazurako sortutako lanetako bat da Koldobika Jauregi eskultorearena. Ur Mararen sortzaileetako bat da, eta performance batean parte hartuko du bihar: Uholde handia: arkaren istorio bat. "Nahi genuen gauza berezi bat egin, lekua ere oso berezia delako; espiritualtasun puntu bat du, eta hausnarketa lekua ere bada". Proiekzio bat izango da, pelikula bat; horrek bakarrik, ordea, ez du zentzurik gainerakoen parte hartzerik gabe: "Ohikotik ezberdina izango da. Lekuak merezi du, eta, aitzakia hau dela medio, are gehiago. Historikoki zenbait narrazio daude arkaren historiaren inguruan, eta guk horiek bildu ditugu". Iaz ere jardunaldirako sortutako lan bat eraman zuen Arantzazura, Genesia.

Lekua espeziala da Jauregirentzat: "Bada toki bat erreibindikatzeko modukoa; artea gehiago egin beharko litzateke han, eta hausnarketa gehiago egin beharko litzateke han". Jardunaldia ez litzateke orain dena Arantzazun egingo ez balitz: "Agian gaur egun horrelakoak gehiago hiri barruan egiten dira; Tabakalera dago, adibidez. Nik uste sokaren alde batean dagoela Tabakalera moduko bat, eta Arantzazu bestean. Arantzazu beste espresio mota horietarako toki bat da, lasaiagoa, naturarekin nahastua". Dioenez, abangoardiako proposamenak egiteko aukera ematen du inguruak, eta, era berean, leku polita da "joandako guztien eta etorriko diren guztien lanak" lotzeko: "Gure kasuan, proposamenak egiten ditugunean, ez da gauza bat pasatutakoa, baizik eta gure lanketak zerikusia du gaur egungo egoerarekin; non dagoen erlazioa liburuetan erdi galduta dagoen istorio horren eta gaurkotasunaren artean, zer zerikusi duten... Proposatzen dugu eta azaltzen ditugu zenbait errore zoritxarrez errepikatzen direnak, berriro errepika ez daitezen".

Arte lantegiko erakusketa

Arthitz jardunaldiko proposamenez gain, Gandiaga Topagunean erakusketa kolektibo bat bisita daiteke egunotan: Arantzazuko arte-lantegia. Igandera arte ikusi ahal izango da. Erakusketa horretan, Arantzazun "erro sendoak" zituzten lau fraide eta artistaren hainbat pintura eta eskultura lan bildu dituzte; Xavier Alvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Juan Arriola eta Xabier Egañarenak, hain zuzen. Basilika eraiki eta dekoratu zuten garaian beraien lengoaia propioak jorratu zituzten Arantzazuko arte lantegian, haien espresio artistikoa garatzeko.

Honako ordutegi hau dauka erakusketak: larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta igandean, 11:00etatik 14:00etara. Igandean, azken egunean, Arriola eta Egaña aretoan egongo dira erakusketari itxiera emateko.

Arthitz: egitaraua

Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango dira ekitaldi gehienak. Sarrera doakoa da.Bihar, larunbata11:00. Hitzaldia: Izarren hauts-hondarrak: Xabier Lete ikertuz. Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxagarekin. Gurrutxaga Leteri buruzko tesia egiten ari da; Ot...

[Museora] Eibar, armagintzatik harago

[Museora] Eibar, armagintzatik harago

Eider Goenaga Lizaso

Eibarko Armeria Eskolak 1914an irekitako museoaren ondorengoa da egungo Armagintza Museoa. "Ordukoak, baina, ez zuen gaur egungo museoen antzik, ez eta funtziorik ere. Batez ere, eskolako ikasleei zuzenduta zegoen, armagintza teknika ezberdinak bertatik bertara ikus, ikas eta iker zitzaten", azaldu du Marina Barrena udal teknikari eta museoko arduradunak. 2000. urtean pasatu zen Armeria Eskolako bilduma udalaren eskuetara, eta 2007an inauguratu zuten egungo museoa, Portalea kultur etxean, garai batean AYA eskopeta fabrika izandakoaren egoitzan.