Erakusketa ‘homoerotikoa’

1979ko ekainaren 10ean, Espainiako Polizia Nazionalak Bizente Badillo Francis trabestia erail zuen. 35. urtemugaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu EHGAM Euskal Herriko gay eta lesbianen askapen mugimenduak, Errenterian.Ekainaren 10ean ekin zio...

“Familiako hirugarren belaunaldia naiz barkilloak saltzen”

Donostiako Kontxa pasealekua ezagutzen duen edonori egiten zaio ezaguna barkilloz eta patataz betetako bi saski handi dituen postua ikustea. Jesus Etxegoienek 16 urte zituenetik lan egiten du barkilloak eta patatak saltzen. Gaur egun, 47 urte ditu, eta ilusio handiz dabil ofizio horretan.

Familiako hirugarren belaunaldia da lanbide horretan, eta amonak hasitako ofizioari gogor eutsi dio Etxegoienek. Bere egin du tradizioa.

Noiz eta nola erabaki zenuen lanbide honetan hastea?

Familiatik datorkit barkillo edo olata saltzaile izatea. 1982. urtean hasi nintzen Kontxako hondartzan saltzen, 16 urte nituela. Lehendabizi, nire amona hasi zen; ondoren, nire amak jarraitu zuen, eta, gaur egun, nik hartu dut erreleboa.

Urte osoan zabaltzen duzu saltokia Kontxan?

Aste Santuan hasten naiz barkilloak saltzen, eta irail amaierara arte aritzen naiz horretan. Neguan, berriz, gaztainak saltzen ditut Donostiako Gipuzkoa plazaren alboan dagoen Elkano kalean. Gabonetan ere, kabalgataren egunean bi saskiak eskuetan hartu eta errege magoen atzetik joaten naiz euren ibilbideari jarraituz. Orduan ere asko saltzen da. Hilabete bat kenduta, urte guztian lan egiten dut, gauza batean ez bada, bestean. Euria egiten duen egunetan ezin izaten dut lanik egin; alde batetik, eguraldi horrekin ez delako batere saltzen eta, bestetik, barkilloak busti eta alferrik galtzen direlako.

Olatak zuk zeuk egindakoak dira ala nonbaitetik erosten dituzu?

Barkilloak nik egiten ditut nire arrebaren laguntzarekin.

Zer da beharrezkoa barkilloak egiteko?

Oso erraza da barkilloak egitea: nahikoa dira irina, azukrea eta olioa. Garai batean, eskuz egiten genituen, eta, horretarako, hiru osagai horiek irabiatu, eta, ondoren, txigortu egiten genituen. Amaitzeko, lehortzen uzten genituen gogortu arte, eta gogortutakoan, paketeetan sartu eta saldu.

Nola aldatu da olatak egiteko modua hasi zinenetik gaur egunera arte?

Hasieran eskuz egiten genituenez, prozesu luzea izaten zen. Gerora, ordea, Osasun Ministerioak makinak erabiltzeko agindua eman zigun, eta, ordutik, horrela egiten ditugu. Eskuz egiten genituenean, olatak bero zeudela tolestu behar izaten genituen, eta eskuak erretzen genituen askotan. Horrez gain, lehen, paper batean bilduta saltzen genituen, eta, solte gelditzen zirenez, sarritan apurtu egiten zen barkilloa. Orain, ordea, plastiko batean biltzen ditugu, eta pakete guztia itxita egoten da. Horrela, beroarekin ez dira alferrik galtzen, eta itxura hobea izaten dute.

Barkilloak izozkiarekin edo postreren batean gehigarri bezala jaten dira gehienetan. Oro har, zure bezeroek ere horretarako erosten al dituzte barkilloak?

Besterik gabe mokadu bat jateko erosten dituzte gehienetan bezeroek. Bere horretan jaten dute gehienek, gehigarririk gabe. Paseoan dabiltzan bitartean jateko erosten dituzte askok, tradizio handia baitago Donostian barkilloak erosteko.

Neguan gaztainak saltzen dituzula esan duzu. Alderik nabaritzen duzu produktu bat edo bestea saltzen duzunean?

Gauza bakoitza bere garaian egin behar da, eta, beraz, ezin dira bata eta bestea alderatu. Biak gustatzen zaizkit. Egia esan, orain, eguraldi onarekin, oso ongi egoten naiz hemen.

Hondartzaren ondoan egon arren, nekeza al da egunero postua jarri behar izatea?

Bai, hasieran ilusio handiarekin hasten zara, baina batzuetan astun samarra egiten da egunero traste guztiekin alde batetik bestera ibiltzea.

Zenbat ordu ematen dituzu egunean hemen?

Ordu mordoa pasatzen dut. Goizean, 11:00etan etortzen nahiz, eta 14:30ean joaten naiz bazkaltzera. Arratsaldean, berriz, 16:15ean etorri eta 22:00ak arte egoten naiz. Batzuetan gogorra izaten da; bero handia egiten duenean mundu guztia hondartzara joaten da, eta inbidia apur bat ematen du horrek. Lainotutako egunak izaten dira onenak. Jendea hondartzara joan beharrean paseoan ibiltzen da, eta jateko gogo handiagoa izaten dute, gainera.

Udalak inoiz jarri al dizu oztoporik hemen egoteko?

Ez. Gainera, nire familiak olatak saltzen daraman urte mordoa kontuan izanda, baimen historikoa daukagula esan daiteke. Urte hasieran baimena berritzearekin nahikoa dugu hemen egoteko. Udalak bi metro koadro ematen dizkigu bakoitzari. Garai batean postu mordoa jartzen ziren pasealeku honetan. Orain, berriz, gozokiak saltzen dituen postua eta ni bakarrik geratzen gara. Garai bateko saltzaile gehienek erretiroa hartua dute. Horrez gain, kalean jateko produktuak saltzen dituzten postuak jartzea debekatuta dago, herriko janari tradizionalak direnean izan ezik.

Horrenbeste urtez hemen izanda, jende mordoa ikusiko zenuen. Pertsona famaturik noizbait etorri al zaizu?

Udan pertsona famatu askotxo pasatzen da nire saltokiaren aurretik, baina ez dute ezer erosten. Iazko udan, adibidez, Jaime Peñafiel kazetaria izan zen hemen nirekin hizketan. Hizketaldi luzea izan genuen, eta zerbait erosiko zidala uste nuen. Baina, azkenean, ez zidan ezertxo ere erosi.

Pasadizo bitxiak ere zientoka bilduko zenituen, kalean saltzen eman dituzun urte hauetan guztietan...

Orain gutxi arte, Albako dukesa etortzen zen Donostiara sasoiko zegoenean, eta etortzen zen bakoitzean erosten zidan. Kosta egiten zitzaion nigana iristea, pasealekuan zebiltzan guztiak gerturatzen baitzitzaizkion, eta sekulako jendetza biltzen zen haren inguruan. Baina hona etortzen zen bakoitzean erosten zidan. Bezero ofiziala dela esan daiteke. Gainera, esan dudan bezala, ni ofizioan hasi aurretik, nire ama aritzen zen barkilloak saltzen, eta, dukesak hura ere ezagutu zuenez, etortzen zen bakoitzean amagatik galdetzen zidan.

Barkillo saltzaileak hiriaren ikurretako bat zaretela esaten dute askok. Jendearen maitasuna nabaritzen al duzu?

Bai, noski. Eguneroko bezeroak ditugu, eta oso harreman ona daukat haiekin. Gainera, eguneroko bezeroez gainera, urtero etortzen diren kanpotarrek ere ezagutu egiten naute, eta agurtu egiten naute.

Noiz izaten duzu bezero gehien?

Gehienbat asteburuetan pilatzen zait lanik handiena. Larunbatak eta igandeak dira negoziorako egunik onenak, hondartzak gosea ematen duelako, antza, eta askotan eguzkia hartzen ari direnak hona igotzen dira jateko zerbaiten bila.

Udako gau sorgindua

Aurkezpen festa batekin emango diote ongietorria Zarautzen udako solstizioari, bihar iluntzean. Kepa Junkera soinujoleak bere azken diskoa aurkeztuko du Rezabal txakolindegian.

Kepa Junkera & Sorginak deituriko diskoa "ezberdina eta indartsua da", soinujolearen beraren hitzetan. Biharko aurkezpenean, Amets Ormaetxea, Alaitz Escudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi eta Maria Lasa sorginen laguntza izango du; eta seikoteak panderetaz, ahotsaz, dantzaz eta perkusio hotsez lagunduko ditu trikiti doinuak. "Trikitiaren erraietara itzultzeko modua izango da, baina etorkizunerako ikuspegiarekin". Musika emanaldia Rezabal bodegako mahastietan izango da.

Sarri bezala, kolaborazioak bilatu ditu Junkerak bihar aurkeztuko duen diskorako ere. Trikitiaren eta musika tradizionalaren mundua iraultzeko saioa egin du, eta euskal musikaren panorama aberastera jo du estiloen fusioaren bidez. Jadanik, Junkera makina bat musikari eta kantarirekin aritu da elkarlanean, besteak beste, Dulce Pontes, Maria del Marte Bonet, Carlos Nuñez, The Chieftains eta Caetano Belosorekin. Kepa Junkera & Sorginak-en aurretik 2013an aurkeztu zuen Galiza diskoa ere musikari galiziarrekin eta hango kultura oinarri izanda kaleratu zuen. Ipar haizea-ren grabazioan, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren laguntza izan zuen.

Txakolina eta kultura

Junkerarena ez da izango, ordea, bihar Rezabal txakolindegian egingo den aurkezpen bakarra. Ander Rezabal eta Mireya Osinaga txakolindegiko arduradunek aurtengo txakolin uzta aurkeztuko dute, Hondarrabi zuria eta Hondarrabi beltza tokiko mahats motekin egina. Divinus Catering enpresako pintxoak dastatzeko aukera ere izango da txakolinarekin batera. Uztaren aurkezpena musikarekin batzean, "txakolin kopa on bat dastatu eta bizitzak eskainitako une eder batez gozatzeko aukera" eman nahi diete Rezabalgo arduradunek bertaratzen direnei. 35 euroren trukean, kontzertua entzuteko zein txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

Rezabal txakolindegiko arduradunek bigarren aldiz batuko dute bihar uzta aurkezpena kultur adierazpen batekin. Izan ere, iaz 2012ko uzta aurkezterakoan, moda desfilea egin zuten txakolindegian, Roberto Etxeberria, Miriam Okariz, Iraia Oiarzabal eta Daniel Rabaneda diseinatzaileen laguntzarekin.

Aurtengo ekitaldirako gogo berezia dute Rezabalek eta Osinagak, "musika beti egon delako" euren bizitzan. Junkeraren lan berria mahastietan aurkeztea "aukera paregabea" iruditzen zaie euren txakolindegia ezagutzera emateko. Biharko aurkezpenean txakolindegiko instalazioak eta mahastiak ezagutzeko aukera egongo bada ere, Rezabalgoek bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen dituzte: "Familiak egiten dakiena bisitarien oroimenean gordetzeko helburuz". Hasieratik ahalegindu dira mahastizaintza tradizionalarekiko errespetuari eusten eta, aldi berean, txakolin ekoizpenerako teknologia berriak baliatzen.

'Kepa Junkera & Sorginak' diskoaren aurkezpen kontzertua

Bihar, 21:00etatik aurrera, Zarauzko Razabal txakolindegian.

Sofa gorrien eta koñaken egunak

Behin ilea zurituta lagunekin izango nituen tertuliak imajinatzen nituenean, belus gorriko besaulkiz betetako egongela erosoa azaltzen zitzaidan marraztuta. Koñaka izotzarekin edalontzi zabalean, eta literatura hungariarrari edo Sri Lankako azken gertakari politikoei buruzko solasaldi trinkoak. Aspaldi irudimenarekin egin nuen etorkizunerako jauzia basamortutik arrastaka osatu dut, eta dagoeneko amak bakarrik nauka gaztetzat. Baina eztabaiden antzeztoki hura ez dut bisitatu oraindik, are gutxiago gai mardul horiek jorratu. Hamarkadak badoaz, eta saloi noblean ez, ukondoa ostatuko barran dudala jarraitzen dut, garagardoa eskuan, adiskideekin ligatzearen misterioa argitu nahian.

Buruhaustea betikotzen lagundu du hiri handi batera salto egiteak. Haietan —ez dakit sekula kontatu dizudan— ez dago bikoterik. Lardaskak ez du etenik, eta nerabezaroa bost hamarkadaz luza daiteke lotsarik pasatu gabe. Egun, akuilu berrien laguntzarekin, modu eraginkorragoan gainera. Izan ere, sexuari eskainitako sare sozialek aste osora zabaldu dituzte lehen ordu txikitan presaka egin behar ziren erakartze lanak.

Hurbilen ditudan hamabost bat ezagunetatik —20 eta 40 urte artekoak—, inork ez du harreman egonkorrik. Eta atzean geratu garen lauzpabost kenduta, guztiek darabiltzate topaketa sexualak ituntzeko aplikazioak sakelakoan.

Ez naiz estatistikaria, eta badakit nire lagina mugatua dela, baina bi ondorio erraz jaulkiko ditut. Lehenbizikoa, ligatzea goitik behera aldatu dela azkenaldian. Bigarrena, askoz gordinagoa, bihotzeko bat izateko nire lagunek baino aukera gehiago ditudala, haiek kirola nik baino askoz sarriago egiten dutelako.

"Txoriburu erabatekoa haiz eta, zer habil oraindik izenik eman gabe", astero aholkatzen didate. Badago, ordea, oraindik atzera eginarazten didan zerbait. Nahiago nuke esan ahal izatea zerbitzu horien izaera matxista eta atzerakoia dela uzkurtzen nauena. Diskoteka eskasenetan bezala, gizonezkoek ordaintzen dute festa, erabiltzaileen kopurua orekatze aldera edo. Baina niri horrek ez dit batere axola, zintzoa izan behar badut. Printzipioak logelatik kanpo uzteko ohitura egoskorra daukat.

Mila xehetasunez eta argazki pare batez hornitutako profila bete beharra izango da arazoa, beharbada. Edo, behin lanik zailenak eginda, hezur-haragizko mundura jauzi egin eta lotsaz betetako lehen hitzordu hori saihestu nahi izatea. Beharbada eskola zaharrean kateatuta geratu naiz, besterik gabe. Ziur dauzkadan bakarrak dira azkenean izena emango dudala eta belusezko sofek eta koñakek beste hogei urtez-edo itxaron beharko dutela, inoiz iritsiko badira.

Irriz eta dantzaz margoturiko sinfonia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek EOS Euskadiko Orkestra Sinfornikoarekin bat egin dute eta emanaldi bikoitza eskainiko dute gaur Donostiako Kursaal aretoan: bata 16:30ean eta bigarrena 19:00etan. Duela bi urte elkartu ziren EOS, orfeoiko gazt...

5.200

ipuruaren edukiera5.200 lagunentzako edukiera du Ipurua futbol zelaiak. Ez du, beraz, Lehen Mailako taldeen zelaiek izan beharreko 6.000 ikusleko kopuruarentzako lekurik. Partida egunetan, kanpotik datozen zaleak batuko zaizkie bertakoei, eta, txiki g...

11

martxako Mendateak199 kilometroko ibilbideak 11 mendate izango ditu. Beste martxa laburrago bat ere izango da, 48 kilometrokoa.Izen ematea. Gaur zortzi izango da izena emateko azken eguna: www.kirolprobak.com webgunean dago informazio osoa.

Herriak saretuz, integrazioa

Gaizkileak direla, gizarte zerbitzuez eta diru laguntzez aprobetxatzen direla, osasun zerbitzuak trabatzen dituztela edo lana lapurtzera datozela. Halako zurrumurru eta aurreiritziak nagusitzen dira atzerritik gurera etorri direnen inguruan. Horiei au...

Saria bizikleta urdineko gizonari

Memoria gauza apetatsua da. Oroitzapen txikienak gordetzen dira sarritan bere baitan: usainak, irudiak, koloreak, soinuak... Txikiak ginela, baserritik Oriora egunean bitan jaisten ginen. Goizean, igeriketa ikastaroa izaten genuen herriko kanpinean. A...

“Auzoan dagoen okerrena garela iruditzen zaie bizilagunei”

Ekuadorren jaio zen, 1973an, Guayas probintzian. "Han egoera ez zen ona, eta lagun bat hona [Donostiara] etorri zen. Sarri esaten zidan ea zergatik ez nintzen etortzen, bera bakarrik baina ongi zegoela, lana bazuela eta". Muñozek ezetz erantzuten zion: "Semea txikia zen oraindik, eta herritik joan eta gaizki egotekotan, nahiago nuen bertan geratu". Azkenean, animatu eta 2000ko abuztuan etorri zen.

Oñatin topatu zuen lana, haur batzuk zaintzen, eta astea han pasatzen zuen. Asteburuetan, Donostiara itzultzen zen lagunarengana, oso bakarrik sentitzen baitzen. "Ez nuen inor ezagutzen, ez nuen kalera irteteko lagunik ere. Orain, semea eta senarra hemen daude, eta bizitza egonkorra dudala esan dezaket".

Asko eragiten diote zurrumurruek: "Egunero eta alde denetatik iristen dira, eta kanpokoontzat ez dute ezer onik". Etorkinen elkartearen egoitza dute, eta inguruko bizilagunek ez dituzte ongi tratatzen: "Auzoan dagoen okerrena garela iruditzen zaie". Denetarik entzun behar izan du: etorkinentzako egoitza hori eraikitzen ari zirenean, esaterako, "putentzako, drogen mendekoentzako, alkoholikoentzako gunea" zela; edo euren janariak kristoren kiratsa duela.

Muñozen arabera, jendeak jakin behar du ez direla buruan dutena: "Emakumeok ez gara prostituitzera soilik etortzen, eta gizon guztiak ez dira alkoholikoak. Gertura daitezela eta eman diezagutela ezagutzeko aukera; hemengo edonor bezalakoak gara".