Irriz eta dantzaz margoturiko sinfonia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek EOS Euskadiko Orkestra Sinfornikoarekin bat egin dute eta emanaldi bikoitza eskainiko dute gaur Donostiako Kursaal aretoan: bata 16:30ean eta bigarrena 19:00etan. Duela bi urte elkartu ziren EOS, orfeoiko gazt...

5.200

ipuruaren edukiera5.200 lagunentzako edukiera du Ipurua futbol zelaiak. Ez du, beraz, Lehen Mailako taldeen zelaiek izan beharreko 6.000 ikusleko kopuruarentzako lekurik. Partida egunetan, kanpotik datozen zaleak batuko zaizkie bertakoei, eta, txiki g...

11

martxako Mendateak199 kilometroko ibilbideak 11 mendate izango ditu. Beste martxa laburrago bat ere izango da, 48 kilometrokoa.Izen ematea. Gaur zortzi izango da izena emateko azken eguna: www.kirolprobak.com webgunean dago informazio osoa.

Herriak saretuz, integrazioa

Gaizkileak direla, gizarte zerbitzuez eta diru laguntzez aprobetxatzen direla, osasun zerbitzuak trabatzen dituztela edo lana lapurtzera datozela. Halako zurrumurru eta aurreiritziak nagusitzen dira atzerritik gurera etorri direnen inguruan. Horiei au...

Saria bizikleta urdineko gizonari

Memoria gauza apetatsua da. Oroitzapen txikienak gordetzen dira sarritan bere baitan: usainak, irudiak, koloreak, soinuak... Txikiak ginela, baserritik Oriora egunean bitan jaisten ginen. Goizean, igeriketa ikastaroa izaten genuen herriko kanpinean. A...

“Auzoan dagoen okerrena garela iruditzen zaie bizilagunei”

Ekuadorren jaio zen, 1973an, Guayas probintzian. "Han egoera ez zen ona, eta lagun bat hona [Donostiara] etorri zen. Sarri esaten zidan ea zergatik ez nintzen etortzen, bera bakarrik baina ongi zegoela, lana bazuela eta". Muñozek ezetz erantzuten zion: "Semea txikia zen oraindik, eta herritik joan eta gaizki egotekotan, nahiago nuen bertan geratu". Azkenean, animatu eta 2000ko abuztuan etorri zen.

Oñatin topatu zuen lana, haur batzuk zaintzen, eta astea han pasatzen zuen. Asteburuetan, Donostiara itzultzen zen lagunarengana, oso bakarrik sentitzen baitzen. "Ez nuen inor ezagutzen, ez nuen kalera irteteko lagunik ere. Orain, semea eta senarra hemen daude, eta bizitza egonkorra dudala esan dezaket".

Asko eragiten diote zurrumurruek: "Egunero eta alde denetatik iristen dira, eta kanpokoontzat ez dute ezer onik". Etorkinen elkartearen egoitza dute, eta inguruko bizilagunek ez dituzte ongi tratatzen: "Auzoan dagoen okerrena garela iruditzen zaie". Denetarik entzun behar izan du: etorkinentzako egoitza hori eraikitzen ari zirenean, esaterako, "putentzako, drogen mendekoentzako, alkoholikoentzako gunea" zela; edo euren janariak kristoren kiratsa duela.

Muñozen arabera, jendeak jakin behar du ez direla buruan dutena: "Emakumeok ez gara prostituitzera soilik etortzen, eta gizon guztiak ez dira alkoholikoak. Gertura daitezela eta eman diezagutela ezagutzeko aukera; hemengo edonor bezalakoak gara".

HorKonpon, burokrazia gainditzeko doako aplikazioa

Udalak dira herritarrek gertuen dituzten erakundeak, baina, hala ere, handiegia izaten da maiz bi aldeen arteko distantzia. Gertutasuna helburu, udal askok ekin diote teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatzeari. HorKonpon aplikazioa d...

Batua ala banatua?

Araban bagare, Gipuzkun bagera, Xiberun bagire ta Bizkaian bagara; baita ere Lapurdi ta Nafarran...

Izugarri maite ditut euskalkiak, denak, bai gertuko sentitzen ditudanak eta baita ozta-ozta ulertzen ditudanak ere. Betiko galdera sarritan entzun izan dut; euskara batua edo euskalkiak nahiago? Bata edo bestea hautatzera behartuta gaudela sinetsarazten digute, monarkia ala errepublika esan beharko bagenu bezala. Ez dut aukera tinkorik hartzen sekula, ez naiz bietako bati muzin egiteko gai —hizkuntzaz ari naiz noski, monarkia eta errepublikaren arteko joera garbi daukat, printzesen ipuinak umetan bakarrik gustatzen zitzaizkidan—.

Errodatzen hasi berri garen film batean, pertsonaia bizkaitar baten azalean sartzea egokitu zait. Begoña izena du, eta Bizkaiko euskalkian hitz egiten du. Ez dakit nola geldituko den, sinesgarria izango den ala ez, baina gustura ari naiz bizilagunen hizkerarekin jolasean. Gozatzen dot, gozatzen det edo gozatzen dut, denek balio dute, gozatzea da kontua! Egunerokotasunerako, euskalkien erabileraren aldekoa naiz, bakoitza bere etxeko hizkeran adierazten den bitartean solaskide horren nortasunaren bereizgarri bat dastatzeko aukera izaten dugu; eta sukalde bakoitzak bere usaina izaten du.

Oso dibertigarria suertatzen zait ezagutzen ez dudan pertsona baten hizkera entzun eta nongoa den asmatzeko ahaleginak egitea. Era berean, ordea, euskara batua izugarrizko bermea iruditzen zait hizkuntza baten egonkortasuna babesteko garaian. Hizkuntza bat ez galtzeko modurik zuzenena eguneroko erabilera dela garbi daukat, baina hori jasotzeko, bat egiteko eta bermatzeko euskarri bat izateak erabateko garrantzia duela iruditzen zait.

Sehaskan entzundakoa da bata, herri eskolan ikasitakoa bestea. Euskara batua erabiltzen dut idazteko, eta zenbait kasutan, gutxitan bada ere, hitz egiteko. Baina nire egunerokotasunean gipuzkeraz —edo Goierriko euskaran, edota Zaldibiako euskara banatuan, zehatzago esateko— aritzen naiz.

Entzun nituen lehen hitzak halaxe esan zizkidatelako, etxean mamitutakoa ikasi dudalako, eta askotan guztiz zuzena ez bada ere, nirea delako, nire izaeraren txokorik sakonenean noizbait tatuatu zutelako, eta hori ezabatzea ezinezkoa delako.

“Herritarrek udalerrien hobetze prozesuan parte hartzen dute”

Iker Imazek (Hernani, 1980) Kubbbit enpresarako lan egiten du. Hura da HorKonpon aplikazioaren sortzaileetako bat.

HorKonpon aplikazioak zer abantaila eskaintzen dizkie erakundeei?

Herritarrekin komunikazio kanalak sendotzen ditu, gertutasuna emanez eta mezuak bidaltzeko erraztasunak eskainiz. Gainera, nolabait, herritarrek udalerrien hobetze prozesuan parte hartzen dute. Udalek, kasu askotan, ez dute gaitasunik dauden matxura edo akats guztiak ikusteko, baina herritarrek, HorKonpon erabilita, horien ardura izan dezakete, eta dagokionari abisua eman. Gero eta begi gehiago, hobe.

Errenteria, Pasaia, Hernani… Gipuzkoako bestelako zein herrietan erabil daiteke?

Gipuzkoako edozein lekutan erabil daiteke, ez dago udalerri konkretu batzuetara mugatuta. Herri batera bidaltzen den lehenengo gertakariarekin batera, dagokion udalarekin harremanetan jartzen gara gu, aplikazioaz hitz egiteko. Orain arte jaso dugun harrera oso ona izan da.

Oraingoz, udaletxe gutxirekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta horietako gehienak sistema aztertzen ari dira oraindik; besteak beste, Villabona, Ibarra eta Urnieta. Errenteria, Pasaia eta Hernanirekin batera, HorKonpon-eko gertakariak bidaltzeko onarpena eman digute Tolosak, Irunek, Lasarte-Oriak eta Donostiak. Hala ere, esan bezala, Gipuzkoako herri guztietan erabiltzera gonbidatzen dugu jendea.

Erabiltzaileentzat zein abantaila ditu HorKonpon aplikazioak?

Batez ere, udalekin harremanetan jartzeko erraztasuna; telefonoa eta posta elektronikoa erabiltzea baino errazagoa da, eta askoz erosoagoa. Sakelakoarekin argazki bat atera, nahi bada ohartxo bat gehitu, eta kito. Besterik ez da egin behar. Horrez gain, bidaltzen dugun mezua udalerriaren kudeaketa sisteman sartuko den ziurtasuna izango dugu, bitartekaririk behar izan gabe.

Zergatik garatu duzue aplikazioa software librean?

Batez ere bikoiztasunak saihesteko. Udal bakoitzak ez du bere aplikazioa beharko; HorKonpon udalerri guztientzat da, salbuespenik gabe.

Kubbit enpresan uste dugu erakunde publikoek eskatzen dituzten garapen informatiko guztiak software librean garatu behar direla. Diru publikoa denez, garatutakoak ere publikoa izan beharko luke.

Gainera, denon hoberako da, software librean izanda hobekuntzek ere denontzat izan behar dutelako derrigor.

5.632

2014ko Kilometroetako metro birtualak

Erria txikota! leloak Orio, Urola Kosta eta Gipuzkoa osoa hartzea nahi dute 2014ko Kilometroak jaiko arduradunek; horregatik, aurten ere Klikmetroak dinamika abian da www.klikmetroak.kilometroak.net atarian. Proiektuak 5.632 metroko zirkuitu birtuala du oinarrian eta herritar bakoitzak metro birtual bat egitea da xedea; ibilbide birtualari ahalik eta itzuli gehien egin ahal izateko. Irudian, Joseba Orella eta Eñaut Telleria 2014ko Kilometrotako koordinatzaileak, Klikmetroak dinamika aurkezten.