Basogintza industriaren kontrako ekintza Azpeitian

Aurreko asteetan —abuztu hasieran— Azpeitiko zuhaitz landaketa industrial batean ekintza bat egin dugu. Zehazki, monolaborantzan egindako zuhaitz landaketa batean milaka eukalipto hondatu ditugu. Bizi dugun krisi ekosozial gogor honen erdian, bioaniztasunaren galera identifikatu da arazo nabarmenen artean. Horrek habitat naturalen suntsiketarekin du lotura zuzena. Jakina den bezala, monolaborantzan oinarritutako zuhaitz landaketa industrialek, bereziki eukaliptoa bezalako hazkunde azkarreko espeziedunek, naturaguneetan kalte...

‘Guggenheim sindromea’ gurean

Sasoi baten Ikearen katalogoa buzoneatzen zutenean, atsegin handia izaten nuen hura postontzitik jasotzean, banekielako zein ondo pasatuko nuen bertako argazkiak ikusten, gela konposizioa aztertzen, konbinazioak behatzen… Gozatua. Nire eskuetan jausten ziren dekorazio aldizkariekin ere asko disfrutatzen nuen, goitik behera aztertuta, plazerez. Orain ez dakit existitzen diren ere, paperaren gainbehera dela eta. Ikeak ere ez ditu nobedadeak papereratzen, eta ez dut...

Xabier Mendiguren Elizegi. Euskara zainetaraino sartuta

Xabier Mendiguren Elizegi. Euskara zainetaraino sartuta

Unai Zubeldia Idazlea, itzultzailea, hizkuntzazalea, Euskalgintzaren Kontseiluko lehenengo idazkari nagusia, irakaslea… eta askoz gehiago zen Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945). Baina, batik bat, euskararen maitalea, euskara bizitzarako tresna gisa baliatu zuen euskaltzalea —euskaltzain urgazlea zen—. Astelehenean hil zen euskalgintzako ikurretako bat, 78 urterekin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan 1998tik 2010era egin zuen lanak eman zion sona, baina gogotik lan egindakoa da...