124.800

Donostiak heziketa ekintzetarako jarriko duen dirua. Donostiako Udalak 124.800 euro emango dizkie aurten hezkuntza zentroei eta heziketarekin lotura duten erakundeei. Laguntza ekonomikoaren helburua hezkuntza zerbitzua eta eskaintza hobetzea da.

Zerbitzuen kartak, hamar urte

Ogasunak bere buruari jarritako helburuak jasotzen ditu zerbitzuen kartak. Hor neurtzen da, esaterako, autolikidazio proposamenetatik zein ehuneko onartu behar den; eta aitorpena egiten duten gehienei —lautik hiruri— dirua jasotzea tokatzen zaienez, zein epetan jaso behar luketen. Gipuzkoan, batez beste, 1,34 eguneko epean jaso zuten iaz.

Begi orok irakurtzeko hitzak

Irakurtzea, plazera izateaz gain, eskubidea ere bada, eta zenbait herritarri eskubide hori ukatzen zaie, ez dagoelako haientzako formatu eskuragarririk”. Halaxe uste du Blanca Matak, Irakurketa Erraza erakundeko arduradunak. “Kasualitatez” izan zuen irakurketa errazaren berri, eta informazioa bilatzen hasi zen: “Istorioa gustatu zitzaidan, eta Kataluniako Irakurketa Errazaren Elkartearekin [ALF] kontaktuan jarri nintzen; formazioa egin nuen, eta ohartu nintzen hemen zegoen hutsunea...

Begi orok irakurtzeko hitzak

Irakurtzea, plazera izateaz gain, eskubidea ere bada, eta zenbait herritarri eskubide hori ukatzen zaie, ez dagoelako haientzako formatu eskuragarririk". Halaxe uste du Blanca Matak, Irakurketa Erraza erakundeko arduradunak. "Kasualitatez" izan zuen irakurketa errazaren berri, eta informazioa bilatzen hasi zen: "Istorioa gustatu zitzaidan, eta Kataluniako Irakurketa Errazaren Elkartearekin [ALF] kontaktuan jarri nintzen; formazioa egin nuen, eta ohartu nintzen hemen zegoen hutsunea handia zela eta horri buelta emateko lanean hasi behar nuela". Hala sortu zuen Irakurketa Erraza, duela urte eta erdi.

Gizartearen ia herenak ditu irakurmen edo ulermen zailtasunak. Horien artean sartzen dira etorkinak, ikasteko arazoak dituztenak, buru ezgaitasunak dituztenak, lehen hezkuntzako haurrak, heziketa berezikoak, autistak, adinekoak, afasikoak, jaiotzez gorrak direnak edo gazterik gorrak geratutakoak eta beste hainbat. Horiei guztiei erraztasunak emateko mekanismoa da irakurketa erraza, eta erabili beharreko hizkuntzan, edukian eta forman eragiten du: "Letra tipo eta tarte handiagoak eta esaldi motzak dira irakurketa errazeko testuen ezaugarri nagusiak. Ulermena zaildu dezakeen guztia saihestean datza".

Hedapen handiena Bizkaian du, baina Gipuzkoan ere ari da poliki-poliki sustraitzen. Donostiako liburutegi sareak badu irakurketa errazaren berri, eta liburutegi gehienetan dago irakurketa errazeko liburuen katalogo osoa eskuragarri. Bestetik, zenbait liburuzain gipuzkoarrek ere jaso dute formazioa jada. "Elgoibarko liburuzainari, esaterako, gustatu zitzaion gaia, eta astero joaten da eguneko zentrora".

Maria Eugenia Gonzalez da Elgoibarko Gotzon Garate udal liburutegiko liburuzaina, eta astelehenero, 11:00etatik 12:00etara, dinamizatzen du irakurketa errazeko saioa eguneko zentroan. Bertako langile Nerea Urizarrek laguntzen dio. Hamar bat adineko esertzen dira Gonzalezen bueltan irakurketaz gozatzera. Normalean, berak ekiten die saioei, eta txandaka liburua eskutik eskura igarotzen da, animatzen diren adinekoek ere ahots altuan irakur dezaten. Jules Vernek idatzi eta Lluis Quintanak irakurketa errazera moldatutako Miguel Strogoff irakurtzeari ekin zioten astelehenean —gazteleraz izan ohi dira saioak, liburuak ere hizkuntza horretan baitaude—. Adinekoek adi jarraitzen diote irakurketari; irakurriak eragindako sentipenak ahoz gora botaz.

Irail inguruan sortu zuten taldea Elgoibarko eguneko zentroan, eta pozik daude, "asko" gustatzen zaiela diote irakurleek. Urizarren hitzetan, gainera, hasi zirenetik hazi egin da taldea: "Errazen ulertuko zutela uste genuenei eman genien aukera, baina pixkanaka gehiago animatu dira". Gonzalezek irribarre egiten du saioak nola joaten diren galdetzean: "Ondo pasatzen dugu; istorio guztietan egoten dira maitasun kontuak, eta asko gustatzen zaizkie". Irakurtzen ari diren gaiaren arabera, gainera, bakoitzak bere bizipenekin egiten dio ekarpena irakurketari: "La vuelta al mundo en 80 días [Munduari bira 80 egunean] irakurri genuenean, esaterako, bakoitza bere ezkon bidaia kontatzen aritu ginen".

Erreferentzia gunea

Irakurketa Erraza sortu zenetik hona izandako bilakaerarekin pozik dago Mata: "Duela urte eta erdi kontzeptua ezagutu ere ez zen egiten, eta orain, liburutegiak publiko zabalagoari ireki eta irakurketa ohikoa ez den eremuetara hedatu da". Liburutegietako hutsuneari eman zaio buelta pixkanaka. Liburuzain askok jaso dute formazioa, eta hainbat kolektiborekin hitzarmenak ere badituzte, euren sektoreetan irakurketa erraza susta dezaten.

Liburutegiez eta formatutako liburuzainez gain, badaude Irakurketa Errazarekin kolaborazio hitzarmenak sinatu dituzten edo elkarlanean ekintzak egin dituzten elkarte eta erakundeak ere. "Matia fundazioko profesionalek, adibidez, jaso zuten formazioa, eta uste dut badutela asmoa euren guneetan irakurketa erraza sustatzeko. Atzegiren kasuan, berriz, duela pare bat hilabete sortu zuten irakurketa errazeko kluba", azaldu du Matak. "Gipuzkoan egiteko lan asko dago oraindik, baina hori bera akuilagarria da". Nabarmendu duenez, "martxan jartzen diren irakurketa errazeko taldeak ez dira hiltzen", eta ohikoagoa da katalogo osoa irakurri eta zer irakurririk gabe geratzea.

Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunearekin kontaktuan dago Irakurketa Erraza, "Bilbon Alondegiak bete duen funtzio bera bete dezan", sustatzaile lana egiteko, alegia: "Herritar guztiei ezagutarazi behar zaie gaia, baina, bereziki, kaltetuak diren sektore horiek izan behar dute egitasmoaren berri. Funtzio hori eremu bakoitzeko liburutegiak bete dezake, eta irakurmen edo ulermen arazoak dituzten inguruko herritarrengana hel daiteke. Kontua da Gipuzkoan oraindik ez dagoela halako erreferentzia duen liburutegirik".

Urte eta erdian Irakurketa Errazak izandako bilakaerak Mata asko pozten badu ere, oraindik gainditzeko desafioa badu, ez baitago irakurketa errazeko euskarazko libururik: "Jendeari asko gustatzen zitzaion iniziatiba, baina euskarazko liburuak nahi ditu. Euskara ikasten ari diren heldu askoren kexa ere bada duten mailarekin ezin dutela euskaraz irakurri, eta uste dut irakurketa errazeko liburuek hutsune horiek beteko dituztela". Apirilaren amaieran argitaratuko dira lehen laurak, eta horren atzetik mugimendua sortzea espero du: "Espero dut atzetik liburu gehiago etorriko direla eta euskarazko irakurketa errazeko klubak ere sortuko direla".

Iparra-Hegoa, loretik fruitura

Datorren astean, bete-betean sartuko dira Iparra-Hegoa aste kulturalean, Seguran. Euskal herrien ohituren, kulturen eta hizkuntzen topaleku bilakatuko da astebetez. Iparra eta hegoa bereizten dituzten mugak gainditu eta euskaldunak gerturatzeko sortut...

Atzegin ere, irakurketa erraza egiten dute astean behin

Atzegik, Gipuzkoako adimen urritasuna dutenen aldeko elkarteak, urtarrilaren 13tik martxan du irakurketa errazaren kluba. Hamar lagunek parte hartzen dute, eta astean behin elkartzen dira irakurtzeko. Atzegiko boluntario batek koordinatzen du taldea, ...

Arrasate, birziklatzearen alde ontziratu den azkena

Arrasate izan da azkena, baina haren aurretik Gipuzkoako beste 28 herri daude. Arrandegi eta harategietan sortzen diren paper eta plastikozko hondakinak murrizteko asmoz, Ontziratu zaitez kanpainarekin bat egin dute aipatutako herri horiek. Erosketak egitean plastikozko ontzi berrerabilgarriak erabiltzea bultzatu nahi dute.

Astelehenetik aurrera jarriko dute martxan egitasmoa Arrasaten, udalaren eta Kutxa Ekogunearen eskutik. Herriko hamalau saltokik bat egin dute proposamenarekin, eta herritarren artean plastikozko 3.000 ontzi banatuko dituzte —gaur eta bihar, Seber Altube plazan—. Bakoitzak 0,5 euroko prezioa izango du; hala ere, ontzirik erosi nahi ez dutenek aukera dute etxean dituztenak erabiliz kanpainarekin bat egiteko. Beste hainbat herritan bezala, sei hilabete iraungo du kanpainak, eta, hilean behin, 30 euroko balioa duten produktuen zozketa egingo dute erabiltzaileen artean.

Hernani izan zen egitasmora batzen lehena, 2011n. Geroztik, herriak eta dendak batzen joan dira, eskualde ugaritan: Donostia, Villabona, Usurbil, Deba, Pasaia, Elgeta... Dagoeneko 250 arrandegi eta harategi baino gehiago dira. Amaia Otazo Ekoguneko ordezkariak aste honetan azaldu duenez, "50.000 familiek erabiltzen dute ontzia beren erosketetan". Haren arabera, hondakinak murrizteaz gain, "erosotasuna" dakar ontzi berrerabilgarriak erabiltzeak. Gainera, saltzaileentzako gastua murriztu egiten dela dio, modu horretan ez baitute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar.

ALARDEAREN GATAZKA, PLANETIK AT

Aldundiak, kolektibo feministak eta berdintasun teknikariek desadostasuna agertu diote Irungo Udalari, III. Berdintasun Planean "aldebakarreko erabakiz" planetik kanpo utzi dituelako alardeen gatazkan eskubideak errespetatzeko konponbidea bilatzeko ja...