Zorioneko eskua

Erpurua izateak egin ei gintuen gizaki, atzamar oratzaileak eta pintza egiteko gai zirenak eboluzioan ezinbestekoak izan omen ziren. Itxura batean, matxardarena egin ahal izateak gure garuna garatu zuen, eta kapaz bihurtu zuen orduko hominido hura erremintak-eta erabiltzeko. Erpurua, beste lau atzamarrak eta ahurra: eskua. Gure eskua ezinbestekoa izan da, beraz, homo sapiens sapiens bihurtzeko.  Eskua ere garrantzitsua da euskaraz, esamoldeak...