Leire Narbaiza
Euskal Herri atlantikoan kostalde eta barrualdearen arteko muga nahiko difusoa da. Jakina, Idiazabal edota Leintz-Gatzagakoa izanda, zalantza gutxi egon liteke. Baina gauzak aldatu egiten dira kilometro batzuk iparrera eginez gero. Baiona edo Bilbo barrualdea dira? Kontua da gure imajinarioan itsasoan bertan dauden herriak direla kostaldea. Hamar kilometro barnera eginez gero, barrualdetzat dugu herria. Horrek sekulako nahasteak eragiten dizkigu eguraldi iragarpena entzutean, adibidez. "Kostaldean fresko egingo du, baina barrualdean bero". Errenteria/Orereta edo Eibarkoa izanda, zer jantzi behar dut, mahuka luzea ala laburra? Badaezpada, mahuka motza txaketa arintxo batekin...