Aitziber Arzallus
Ulertzea ezinezkoa bada, jakitea beharrezkoa da". Primo Levi idazle italiarraren hitzak dira. Eta hitz horiexek ekarri zituen gogora Jabi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak joan den astean, Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak liburua aurkezteko egin zuten agerraldian. Azpeitiko Udalaren ekimenez, 1960tik gaur egunera arte herrian gertatu diren giza eskubideen urraketak ikertu ditu Aranzadi elkarteak, eta liburu batean jaso. Gertatutakoa argitara ateratzeko eta ezagutarazteko tresna da liburua; egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko beste pauso bat.