gipuzkoa

[Museora] Historiaren etxea. Donostiari begirada

[Museora] Historiaren etxea. Donostiari begirada

Eider Goenaga Lizaso
Urgull mendia kokaleku paregabean dago Donostia ikusteko. Ulia eta Igeldo ez bezala, hiriburuaren erdi-erdian dago, eta, alde batera zein bestera begiratuta, hiriaren mugak ikusten dira, bai lurretik, bai itsasotik.

[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura

[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura

Loinaz Agirre

Azkenaldian, Mutiloako Lurpe zabortegian Gipuzkoako hiri hondakinak hartzeko erabakiak eta albisteak ezagun egin du Goierriko 250 biztanleko herri hori. Hori baino askoz gehiago da, ordea, Mutiloa. "Naturaz inguratutakoa, lasaia, baketsua, patxada handikoa...", hitz horiekin deskribatu du herria Iñaki Ugalde alkateak. Nekazari giroko herria bada ere, hirigunetik gertu dago Mutiloa, N-1 errepidetik hamar minutura baitago.

Folklorea, folklorikoa eta folklorismoa

Leire Narbaiza
Gu ez gara folklore eta erromeria horretan egongo" adierazi zuen Idoia Mendiak Bakearen Artisauek Baionako ekitaldia iragarri zutenean. Adierazpenok entzun nituenean amorruak hartu ninduen; izan ere, folklorea era gaitzesgarrian erabili zuen, folklorea gauza hutsal eta gaitzesgarria balitz bezala.

Trenak hankamotz, 15 hilez

Trenak hankamotz, 15 hilez

Eider Goenaga Lizaso

Astelehena da, lanera itzultzeko garaia, Aste Santuko oporren ondorena. Horietako bat da Jaione Lapaza. "Banekien aldaketak zeudela Renfen, eta, umeak oporretan zeudenez, joan den astean autoz egin nuen lanerako bidea. Nik uste nuen bizpahiru eguneko kontua zela, baina, antza denez, luze joko du". Ez dago oker. Hamabost hilabete iraungo baitute trenbide sareko obrek Irun eta Errenteria artean.

Abiadura handiari atea irekitzeko obrak

Abiadura handiari atea irekitzeko obrak

E. Goenaga Lizaso

Abiadura handiko trenari "Europarako atea irekitzeko" obrak egiten ari da Adif Astigarraga eta Irun artean, 2015etik. Europako trenbide zabalerara egokituko den hirugarren erraila eraikitzen ari dira. Errail horrek AHTak erabiltzen duen trenbide zabalera izango du, 1.435 milimetrokoa, eta Euskal Y-a amaitzen dutenean Espainiako eta Frantziako trenbide sareak lotzeko balioko duela dio Adifek —Espainiako Sustapen Ministerioaren menpeko enpresa da—.

ALDAKETAK

Lezo-Errenteria eta Irun arteko obrak direla eta, tren zerbitzuetan honako aldaketa hauek izango dira 2018ko uztail arte:

Ama bakar izateaz “harro”

Ama bakar izateaz “harro”

Maialen Etxaniz
Ama bakarreko gero eta familia gehiago dago gaur egun. Halaber, guraso bakarreko familien %82tan emakumea da familiaburua. Hala ere, batzuen ustez, ama bakarreko familia eredua oraindik ez dago onartuta gizartean. Uste hori du Nazaret Rosado gasteiztarrak, BG Ama Bakarreko Familien Elkarteko kideak.

Estatistiken izenean, alertak

Estatistiken izenean, alertak

Unai Zubeldia

Alerta egoera, alerta-aurreko egoera eta egoera normala. Urtegiek egunero igaro behar izaten dute azterketa zehatza. "Baina lehen argazkia besterik ez da izaten hori", zehaztu du Josetxo Saizar Gipuzkoako Ur Kontsortzioko teknikariak. "Une jakin bateko zenbaki hotzak izaten dira horiek; ez daukate beste dimentsiorik". Horregatik ageri zen joan den astelehenean Lareoko urtegia, Ataunen, alerta egoeran. "Egun horretan urtegiak daukan ur kopurua aztertu, eta batez besteko historikoarekin alderatzen delako datu hori".