Gizartea

Ezkutuko minari hizketan

Ezkutuko minari hizketan

Unai Zubeldia

Beldurra, errespetua, ezinegona, mina, dolua... Heriotzak, gehienetan, ondoan izaten ditu errealitate horiek guztiak. "Eta denbora behar izaten da gertatutakoa barneratzeko", azaldu du Itxaro Mendizabal Beasaingo Ttiklik elkarguneko arduradunak. "Badirudi senide edo lagunen baten heriotzaren ondoren berehala hasi beharra daukagula laguntza edo terapia bila, eta buruari ez diogu uzten gauza bakoitza bere lekuan jartzen".

Pello Joxe Aranburu: “Baserriko biztanleen genealogia bat egitera ausartu naiz liburuan”

Pello Joxe Aranburu: “Baserriko biztanleen genealogia bat egitera ausartu naiz liburuan”

Jon Miranda

Urruzolan du jatorria Pello Joxe Aranburu Ugartemendiak (Alkiza, 1936), eta baita, hura bezala, han jaio, hezi eta bizi izan diren askok eta askok ere. Zazpi mendeko historia du baserriak, "eta zepa asko eta aspaldikoak eman ditu enbor zaharrak". Guztiak Urruzola historian zehar liburuan bildu ditu Aranburuk.

Zehazki, non dago Urruzola baserria?

Hondakinak ez dira zaborra

Hondakinak ez dira zaborra

Aitziber Arzallus

Urtebete pasatxo da Urola Erdiko Mankomunitateak tamaina handiko hondakinen bilketa sistema aldatu zuela. Ordura arte, herritarrek astean behin bota zitzaketen bolumen handiko hondakinak zaborretara: beste edukiontzien alboan uzten zituzten, eta kamioia pasatzen zen haien bila. Iazko uztailaren lehenetik, ordea, bi aukera dituzte herritarrek: bata, zuzenean Garbigunera eramatea; eta, bestea, Emaus kooperatibara deitu, eta hondakin horien bila etxera etor daitezela eskatzea. Bilketa sistema aldatu eta urtebetera, egungo egoeraren berri eman du mankomunitateak. Haren arabera, "hobera" egin dute bilketa datuek: hirukoiztu egin da berrerabiltzen diren hondakinen kopurua, eta erdira jaitsi zabortegira bideratutakoa. Era berean, biltzeko modua aldatu zutenetik, herritarrek tamaina handiko hondakin gutxiago uzten dute kalean, eta "nabarmen" igo da Emausek jasotzen duen dei kopurua. Horregatik, herritarrak "zoriondu" egin ditu mankomunitateak.

Etxebizitza eskubidea etxe hutsekin betez

Etxebizitza eskubidea etxe hutsekin betez

Eider Goenaga Lizaso

Bizileku bat izatea eskubide subjektibo gisa izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren Legeak, eta etxebizitza hutsak dituzten jabeak zigortzea, alokatzera behartzea edo etxea desjabatzea aurreikusten du. Lege hori 2015eko ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, baina indargabe gelditu zen indarrean sartzeko aukerarik izan baino lehen. Legearen hainbat punturen kontrako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, eta 2016ko apirilean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen legearen aplikazioa, haren edukien gaineko erabakia hartu arte. Urriaren 2an heldu zen erabakia: Konstituzionalak ontzat jo ditu legearen ia puntu guztiak. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta udalek bi urtean baino gehiagoan hutsik dauden etxebizitzen inguruko neurriak hartzeko aukera dute.

Etorkin adina begirada

Etorkin adina begirada

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoa osoan, 65.000 inguru dira Espainiakoa ez den beste pasaporte batekin bizi diren etorkinak. Sorterria utzi izanak batzen ditu, baina bere istorioa du bakoitzak. Immigrazioa ez da errealitate bakarra; ez da gauza bera emakume edo gizon izatea, musulman edo katoliko izatea, Europatik edo Afrikatik etortzea, lan kontratuarekin edo gabe etortzea... Eta ez da gauza bera hirian edo herri txiki batean bizitzea. Herri txikietan bizi dira Sara, Hanan eta Nihail, baina oso ezberdin bizi dute immigrazioa.

Oasian ere badira lainoak

Oasian ere badira lainoak

Eider Goenaga Lizaso

Euskararen ezagutza eta erabilera erabatekoa den herririk inon ez dagoenez, horretara gehien hurbiltzen diren udalerriak hartzen dira hizkuntzaren normalizazioaren eredu gisa. Gipuzkoan, asko dira euskararen indizea %70etik gora duten herriak (herri batean dauden euskaldunen kopuruari ia euskaldunak direnen erdiak gehituta ateratzen da datua), baina guztiak ez dira arnasgune. Arnasgune batean, euskararen ezagutza altua izateaz gain, euskararen erabilerak nagusi izan behar du, baita herriko zerbitzu guztietan edo ia guztietan ere, publiko zein pribatu. Horrek asko murrizten du udalerrien zerrenda.

Bakardadeari begietara begira

Bakardadeari begietara begira

Unai Zubeldia

Hogei urte baino gehiago daramatzat nire moduan erretiroa hartuta dauden adinekoei laguntzen, eta zer edo zer falta zaidala sentitzen dut eurekin ez nagoenetan". Antonio Alvarez Avilakoa (Espainia) da jaiotzez, eta 18 urterekin iritsi zen Zumaiara. 82 urte beteta, berak ere "aspaldi" hartu zuen erretiroa, eta berehala jabetu zen ingurukoei laguntzeko irrika zeukala. Barruak hala aginduta eman zuen pausoa, eta bost minutu nahikoak dira Zumaiako San Juan egoitzako adinekoek Alvarezi estimu handia diotela ikusteko; telebistari begira, paseatzeko zain-zain dauzka hainbat. "Kargu hartzen didate, gainera, bat paseatzera atera eta besteari kasurik egiten ez badiot; haserretu egiten dira".

Ezabatu gabeko orbanak

Ezabatu gabeko orbanak

Eider Goenaga Lizaso

Francoren gorpua Erorien Haranetik ateratzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Datarik ez dute jarri, baina Pedro Sanchezen gobernuak aitortu du erabaki hori "berandu" datorrela, besteak beste Espainiako Memoria Historikoaren Legea 2007ko abenduan onartu zelako, eta bertan jasotzen zelako frankismoa goratzen duten ikurrak erretiratu behar direla. Legeak dioenez, "altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta diktadura garaiko errepresioaren gorazarrea egiten duen edozein aipamen, armarri, domina, plaka edo objektu" erretiratu behar da eraikin eta espazio publikoetatik. "Arrazoi artistiko, arkitektoniko edo erlijioso-artistikoengatik" legez babestutako ikurrak salbuespenak dira; argitzeko dago zer gertatuko den Erorien Haranarekin.