Unai Zubeldia
Etxeko lanak eginda iritsi da Juan Mari Urruzola. "Atzo bi aldiz sartu nintzen autobus geltokian, eta Anoeta inguruan ere ibili nintzen paseoan; kolpe handia hartu nuen belaunean lanen eraginez jarrita dauzkaten euskarrietako batekin". Jaio zenetik dauzka ikusmen arazoak errenteriarrak, nahiz eta gurasoak 4 urterekin jabetu ziren horretaz, eta 19 urterekin gelditu zen ia itsu. "Arrastoren bat ikusten dut oraindik", zehaztu du, baina bastoia behar izaten du mugitzeko. "Hori bai, ahal dudan bitartean nire autonomia aldarrikatuko dut nik".