Gizartea

Ahozkotasuna, ohi baino zabalagoa

Ahozkotasuna, ohi baino zabalagoa

A. Vierbucher

Euskal Herrian kontalaritzaren erreferentzia bihurtu da Ahoz Aho Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdia, eta urtetik urtera zabaltzen eta aberasten ari da egitasmoa. Hasieran, ahozko adierazpideek osatu zuten jaialdiaren muina, baina bestelako proposamenei ere atea ireki diete gerora.

Tanta bat zirimiriaren erdian

Tanta bat zirimiriaren erdian

Beñat Alberdi

Erakunde terrorista baten eraginez atentatu bat izango balitz, inork ez luke zalantzan jarriko udal gobernuaren zilegitasuna ekimen judizial bat bultzatzeko". Hala dio Bergarako udalbatzak azken osoko bilkuran onartutako mozioak. "Nola ez da, bada, zilegi izango gure herrian hainbeste biktima eragin zuen estatu terrorismoaren ekimen sistematikoaren aurrean jarrera berdina izatea?". Udala osatzen duten zinegotzi guztiek eta alkateak aho batez onartu zuten deklarazioa. Testigantzak jasotzen hasi dira orain, ikerketa has dadin oinarria jartzeko. "Beste tanta bat gara krimenen aurkako zirimirian", azaldu du Elena Lete alkateak (EAJ). "Baina egiten dugunak balio izango du".

Iñigo Gutierrez: “Europak gorpuak kontatzen ditu, ez hildakoak”

Iñigo Gutierrez: “Europak gorpuak kontatzen ditu, ez hildakoak”

Eider Goenaga Lizaso

Begiak busti zaizkio Iñigo Gutierrez Itsas Laguntza Humanitarioa taldeko boluntarioari (Donostia, 1964), Mediterraneoan salbatutakoez hitz egitean. Bere burua ez du heroitzat hartzen: "Ez, halakoetan lotsa sentitzen dut, gu ere bagarelako erantzule". Amnesty International (AI), Gipuzkoako Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Itsas Laguntza Humanitarioa taldeek hitzaldi bat antolatu zuten herenegun, Libiako atxikitze zentroei buruz; hitzaldian parte hartu zuen Gutierrezek, AIko Alfonso Lopez Borgoñozekin batera.

Ukipenean dago gakoa

Ukipenean dago gakoa

Rebeka Calvo

Contact-improvisation. Dantza molde hori dago Kontakids metodologiaren oinarrian. Dantzak ukipenaren eta kontaktuaren bidez transmititzea du helburu, eta helduen eta haurren arteko komunikazioan sakontzeko gakoak eman nahi ditu. Euskal Herrira ere iritsi da jada, eta Aretxabaletan eta Tolosan ari dira lantzen Gipuzkoan. "Kontaktua, jolasa, mugimendua eta musika ditu oinarrian", azaldu du Zigor Lasagabasterrek (Aretxabaleta, 1975), Tolosako ikastaroan irakasle lanetan ari denak.

“Gogorra heriotza da, ez donazioa egitea”

“Gogorra heriotza da, ez donazioa egitea”

Unai Zubeldia

Espresuki bestelakorik esan ezean, herritar guztiak gara organo emaile". Nahiz eta, heriotza kasu bakoitzaren arabera, guztiek ezin duten eman pauso hori. "Hiltzen garen unean ditugun gaixotasunen araberakoa izaten da hori", azaldu du Lucia Elosegi Donostia ospitaleko donazioen saileko koordinatzaileak. "Minbiziaren aurka borrokan aritu den pertsona baten organoak, adibidez, ezin dira berreskuratu, gaixotasuna pasatuko geniokeelako hartzaileari". Etxean hiltzen direnen kasuan ere, ezinezkoa da horien organoak donatzea. "Hil berri den pertsonak kontrolatutako leku batean egon beharra daukalako bere organoak oxigenatuta egon daitezen, eta ospitalean bakarrik bermatzen da hori".

‘Azken arnasa eman nahi nuke…’

‘Azken arnasa eman nahi nuke…’

Beñat Alberdi

Ia 22 urte ditu Elgetako gaztetxeak. Ia, gazteak 1996ko martxoaren 22an sartu zirelako herriko haur eskolara. Beraz, datorren hilabetean beteko lituzke 22 urte. Baina batek daki beteko dituen edo ez. Izan ere, gaur arratsaldean egitekoak diren batzarrean erabakiko dute azken urratsak nola egin. "Nik, behintzat, bide orri bat zehaztea espero dut", azaldu du Kepa de Vegak, gazte asanbladako kide batek. "Zehatz dezagun zeintzuk diren eman beharreko pausoak, eta noiz emango ditugun. Baina, batez ere, zehatz dezagun noiz itzuliko dizkiogun giltzak udalari". Hamaika urte egin ditu proiektuak, eta hamaika belaunaldi pasatu dira bertatik. Horregatik antolatu dute batzar irekia. Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira abestu zuen Benito Lertxundik, eta Azken arnasa eman nahi nuke herritarrekin batera litzateke Elgetarentzat.

Mintzanet, euskaraz egiteko konexioa

Mintzanet, euskaraz egiteko konexioa

Eider Goenaga Lizaso

Ordenagailuaren aurrean eseri, kamera piztu, Skypera konektatu eta hortxe hasten da elkarrizketa. Alde batean Mariaje Barandiaran dago (Lazkao, 1958), eta beste aldean Martin Zabalza (Montevideo, Uruguai, 1980). 2014tik ezagutzen dute elkar, eta, ordutik, ia hutsik egin gabe, astero egiten dute hitzordua sarean. Helburua: gutxienez ordu erdiz euskara praktikatzea, euskaraz hitz egitea. "Ordu erdia berehala pasatzen zaigu, eta askotan ia ordubete ematen dugu hizketan", dio Barandiaranek.

“Ez dugu ezer artifiziala sortu behar jendea erakartzeko”

“Ez dugu ezer artifiziala sortu behar jendea erakartzeko”

Eider Goenaga Lizaso

Joan den astean aurkeztu zuen Usurbilgo Udalak herriko turismo eskaintzari buruzko gogoeta prozesua, zeina herritarrekin batera egingo duten. Turismo eskaintza definitzea dute helburu, baina gogoetak, eskaintzari baino gehiago, ereduari eta filosofiari erreparatzen dio. Xabier Arregi alkateak (Zubieta, Usurbil, 1964) dioenez, Usurbilek "benetakotasuna" eskain diezaioke bisitariari.

Hamaika aukera 11 egunetan

Hamaika aukera 11 egunetan

Eider Goenaga Lizaso

Donostiako Egia auzoan egin zuten, 2016ko urtarrileko eta otsaileko hainbat astez, euskara hutsean bizitzeko ahalegina. Egia Euskaraz izena zuen kanpaina hark, eta Lasarte-Orian izan zuen jarraipena, urte bereko azaroan eta abenduan: lehen aldiz erabili zituzten ahobizi eta belarriprest figurak, eta erabilera datuek nabarmen egin zuten gora. Gerora, beste hainbat auzok eta herrik hartu zuten lekukoa —Intxaurrondo, Hernani, Astigarraga...—, eta, iazko azaroan Euskaraldia aurkeztu zuten, hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera datuak handitzeko xedez. Euskaraldiak erronka jarri du mahai gainean, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, Euskal Herri osoan, ahal den herri gehienetan eta ahal den guztietan euskaraz egiteko. Baina zer gertatzen da euskara nagusi den herrietan? Kezka horrekin, eta euskararen erabileran datu onak dituzten herrietarako, Hamaika egun baino hamaika aldiz gehiago proposamen osagarria landu du Uemak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak.

Hiru herri, borroka bakarra

Hiru herri, borroka bakarra

Imanol Saiz

M ugimendua sortu da Txingudiko badiaren inguruan. Euskal Herri guztian bezala, Bidasoara ere iritsi da pentsio duinen aldeko oihua; inoiz baino indar handiagoz, gainera. Joan den astelehenean, Irun, Hondarribi eta Hendaiatik —Bidasoa ibaiaren hegoaldean lan egin ondoren, pentsioa Espainiako Estatutik jasotzen duten hainbat herritar bizi dira han— etorritako ia mila lagun elkartu ziren Irungo San Juan plazan, laugarrenez jarraian, euren egoera "tamalgarria" dela salatzeko. Pentsioen gatazkak batu ditu guztiak.