Unai Zubeldia
Usandizagak 0, Madrilek 26; Olimpiak 21, Martutene C-k 0; Amara Berrik 0, Antiguokok 21... Amaitu berri den Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketako emaitzetako batzuk besterik ez dira horiek. Lehiakortasuna eta emaitzaren garrantzia, edo ikasteko prozesua bera? 8, 9, 10 urteko neska-mutikoen kasuan, zer da garrantzitsuagoa? Iñaki Iturriotz Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zerbitzuburuaren hitzetan, "lehiaketa eredua bera" dago eztabaidaren oinarrian. Hori bai, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidenteak berehala azaldu du "oporretako txapelketa bat" besterik ez dela Donosti Cup. "Herrialde askotako taldeak etortzen dira gurera; maila jakin bat izaten du bakoitzak, eta, alde horretatik, federazioak ez du esku hartzen; epaileak bakarrik jartzen ditugu guk".