Kirola

Pilotaren azken erromantikoak

Pilotaren azken erromantikoak

Asier Imaz

Reyes Azkoitiak, Luis Galarragak eta Xalton Zabalak bizitza erdia baino gehiago eman dute pilotaren munduan. 60 urtetik gora dituzte hirurek, eta erretiroan pentsatzen hasiak dira. Horrek ez du esan nahi pilotarekin duten lotura amaitu egingo denik. Luis Galarragak amaitu zituen Aurrera Saiazen egin beharreko lanak, baina pilota irakasten jarraitzen du bere herrian, Bidania-Goiatzen. Garai berrietara egokitu nahian, hausnarketa fasean dago Amezketako Zazpi Iturri pilota eskola, Xalton Zabalaren kluba. Bergaran, aldiz, belaunaldi berriaren esku geratuko da, laster, pilota elkartea. Ibilbide luzea izan dute hirurek, gertaeraz betetakoa, eta, ondorioz, ideia pentsamendu ugariren sortzaile izan da.

Zarautzera, bizikleta gosez

Zarautzera, bizikleta gosez

Aitziber Arzallus
Bizikleta goseak ekarri du Kyle Gill txirrindulari gaztea Karibetik Zarautzera. Ekainaren 9an iritsi zen bi hilabeteko egonaldia egitera, eta abuztuan itzuliko da etxera.

Sekretu bakarra, pasioa

Sekretu bakarra, pasioa

Unai Zubeldia

Boluntarioak gara denok". Nahiz eta profesionalen gisan lan egiten duten. "Inork ez du kobratzen hemen, ez kimuen taldeko entrenatzaileak eta ezta senior mailakoenak ere. Jende askoren borondate ona, horixe da klubaren sekretua". Inma Saenz de Santamaria da Zarauzko eskubaloi klubeko presidentea —Juanan Urdangarin ere aritzen da lan horietan—, eta "denboraldiko garairik zailenean" murgilduta dabiltza orain. "Jarraitu, ez jarraitu, denekin hitz egiteko garaia izaten da hau, eta ez da erraza eskaintzeko askorik ez daukazunean guztiei proiektua babesten jarrai dezatela eskatzea". 35 talde, 600 fitxa baino gehiago eta 100-120 entrenatzaile eta laguntzaile daude guztiak horren atzean, 23.000 biztanle dituen herrian.

Naturari eskua emanda

Naturari eskua emanda

Unai Zubeldia
Bakoitzaren neurrira egindako mendi ibilaldia; hamaiketako osasuntsua; mendi ibilaldien azoka; Pirritx, Porrotx eta Marimotx pailazoen emanaldia; izarrak ikusteko irteera; eta Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia.

Mendiak emandako bizipoza

Mendiak emandako bizipoza

Loinaz Agirre
Mendizaletasunak elkartuta, Goierriko 21 aurre-erretiratuk eta erretiratuk Goierriko Mendizale Beteranoak taldea sortu zuten, 2009an. Gaur egun, 92 mendizalek osatzen dute taldea: hemeretzi emakumezkok eta 73 gizonezkok.

Erraldoien artean, bultza eta bultza

Erraldoien artean, bultza eta bultza

Unai Zubeldia

Ohiz kanpokoa". Patrick Polidori Hernani errugbi taldeko entrenatzailearen hitzetan, "goratzekoa" da kluba azken urteotan egiten ari den lana. "Erabat amateur mailakoak dira gure jokalariak, baina profesionalen pare lan egiten dute; zoragarria da. Oso zorrotza izaten naiz egunerokoan, eta erantzun egiten dute. Ezin diet eskatu gehiago". Hain zuzen ere, itzaleko lan horri esker jarraituko du Hernanik, beste denboraldi batez, Espainiako Ohorezko Mailan.

Tokaren joaldia indartu nahian

Tokaren joaldia indartu nahian

Aimar Maiz

Edonork egin dezakeen kirola da toka. Hiru zentimetro zabal den burdinazko xafla edo tutu bat lurrean tinkatu, 11 metrora urrundu, eta 250 bat gramoko altzairuzko sei fitxa jaurti. Nork gehien jo, hura garaile. Fitxak errazago biltzeko, egurrezko kaxa bat izaten dute askok inguruan. Begi zolia, odol hotza eta norbere buruarekiko segurtasuna behar dira tokan txukun jarduteko.

Beste bat zestaren maparako

Beste bat zestaren maparako

Asier Perez-Karkamo

Duela hamar urtera arte Hondarribian ez zegoen frontoi luzerik. 2007an inauguratu zuten Jostaldi, eta handik lau urtera sortu zuten zesta-puntako eskola. Ordutik, herrian ikaragarri hazi da zaletasuna. Egun, 40 bat haur ari dira entrenatzen klubean, eta mugarria jarriko dute bihar, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan debuta egingo baitute. Donostia, Mutriku eta Zumaiaren aurka ariko dira. Edozein modalitatetan Hondarribia Herriartekoan lehiatzen den lehen aldia izango da.

Izarraizko probarako gogoz

Izarraizko probarako gogoz

Ane Olaizola
Ultratrail probetako munduko korrikalaririk onenen artean daukate askok Nuria Picas (Manresa, Katalunia, 1976), eta lasterkariarentzat "ohorea" da maila horretan lehiatzea. Izarraitz mendi lasterketan parte hartuko du etzi.

Urrezko LEB liga: zaila bai, ezinezkoa ez

Urrezko LEB liga: zaila bai, ezinezkoa ez

Ane Olaizola

Sammic Iraurgi saskibaloi taldeak Espainiako Zilarrezko LEB ligatik Urrezko LEB ligara egin zuen jauzi aurreko denboraldiaren amaieran. Azkoitiko eta Azpeitiko gizonezkoen talde nagusia "denboraldi zaila" izaten ari da, maila handiko aurkarien kontra jokatzen ari delako. Alde horretatik, ligak talde bakoitza "merezitako lekuan" jartzen duela azaldu du Lolo Encinas entrenatzaileak. Egun, 16. postuan da Sammic ISB, eta bere horretan eusten dio bigarren denboraldiz jarraian Urrezko LEB ligan jarraitzeko itxaropenari. Jokalariengan ilusioa piztu du joan den asteburuan Levitec Huescari irabazi izanak.