Unai Zubeldia
Azken bi urteetan egin bezala, aurten ere gizarte eta kultura proiektuak babesteko diru laguntzak eskainiko ditu Kutxa Fundazioak. Azaroaren 2an ireki zuten eskaerak egiteko epea, eta hurrengo ostiralera arte egongo da zabalik, abenduaren 15era arte —15:00ak arte—. "40 eskaera jaso ditugu orain arte; gutxi, baina kalitate onekoak. Eta azken egunetan gehiago iritsiko direla espero dugu", azaldu du Ignacio Zuzuarregi Kutxa Fundazioko zuzendariak. 302 elkarteren 377 eskaera jaso zituzten 2015ean, estreinako urtean, eta horietatik 147k jaso zuten diru laguntza. Iaz, berriz, 246 eskaera jaso eta 161 babestu zituzten.