Albisteak

Adinekoen zaintza, etorkizuneko erronka

Adinekoen zaintza, etorkizuneko erronka

Legazpiko Meazti etxeak 1998an ireki zituen ateak garai bateko Guardia Zibilaren eraikin zaharrean. Adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitzak dira, eta 23 pertsona bizitzeko tokia dago. Bertako bizilagunek etxebizitza propioa dute, eta etxez etxeko zerbitzu guztiak eskaintzen zaizkie eraikin berean.

Organoa, zubi lanerako tresna

Organoa, zubi lanerako tresna

Jose Luis Elorza eta Jesus eta Jose Ibazeta eibartarrek Helmholtz organoa sortu zuten, 1961ean. Organoaren 60. urteurrena gogoratzeko, kontzertu berezi bat egingo dute azaroaren 30ean, Eibarren.

Hil edo biziko bihotz taupadak

Hil edo biziko bihotz taupadak

Osasun sektoreko bost boluntario bihotz-biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroak eskaintzen ari dira Gipuzkoan, larrialdietako lehen laguntzatik urrun dauden herrigune batzuetan; Berastegin izan berri dira, eta Alkizan izango dira astelehenean.