Albisteak

Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai

Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai

Hondarribian, Donostian eta Bilbon ikusgai egon ondoren, gaur Andoainera iritsiko da 'Martin Ugalde Orradre. Jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921-Hondarribia 2004)' erakusketa. Abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da, Basteron. Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde Andoaingo idazle, kazetari eta euskaltzalea jaio zela.

Familiak, hesiak botatzeko

Familiak, hesiak botatzeko

Errenteriako Koldo Mitxelena herri ikastetxean Familia Lagunak programa jarri dute martxan; eskola komunitatetik abiatuta, proiektuaren helburua da familien arteko kultur aniztasuna bultzatzea, eta komunitate osoan izan nahi du oihartzuna.

Udalak berma dezakeen erregaia

Udalak berma dezakeen erregaia

Leintz Gatzagako Udalak egurra salduko die herritarrei, eta materiala bera ez, logistikaren gastuak eta tasak kobratuko dizkie. Udalarenak dira herriko lurren %80, eta haietatik lortuko dute zura, basoa zaintzeko konpromisoarekin, betiere.

Fikzioaren eraginei tiraka

Fikzioaren eraginei tiraka

Igandean estreinatuko dute 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana, Azpeitian, Euskal Antzerki Topaketetan. Erika Olaizola aktore eta zuzendarietako baten esanetan, 'Bridgerton' telesailaren bueltan sortutako galdera batzuk dira antzezlanaren abiapuntua.