Albisteak

Txindokiren alderik bertikalenetik gora

Txindokiren alderik bertikalenetik gora

Bihar jokatuko dute Txindokiko Kilometro Bertikala proba, Larraitzen. 210 lasterkarik parte hartuko dute, eta 3,6 kilometro eta 980 metroko desnibelari aurre egin beharko diote; 10:00etan hasita, banaka abiatuko dira Larraizko langa paretik.

Normaltasuna arte bihurtuta

Normaltasuna arte bihurtuta

Kontenporanea kultura garaikidearen jaialdia egingo dute gaurtik igandera, Irunen. Nazioarteko zortzi artistaren lanak ikusi ahal izango dira. San Juan plaza izango da, aurten ere, gune nagusia.

Eta, bat-batean, izarren artera

Eta, bat-batean, izarren artera

Realak 2004-2005eko sasoian sortu zuen emakumezkoen taldea, eta, hamazazpi denboraldi geroago, Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzeko sailkatu da, Espainiako Liga bigarren postuan amaituta. Maite Lizasok lehen talde hartan jokatu zuen; Ane Etxezarreta, berriz, oraingo taldean dabil.

Astero, ordubete, buruko osasunaz

Astero, ordubete, buruko osasunaz

Ikasleen buruko osasuneko arazoak prebenitzeko, "espazio lagunkoiak" sortu dituzte Tolosako Inmakulada lanbide ikastolan. Ikasleek "espazio seguru bat" izan dute euren emozioez eta kezkez hitz egiteko; suizidioa, depresioa eta antsietatea landu dituzte. Topaketa izango dute gaur.