Albisteak

Badok 13, banderen aparretan

Badok 13, banderen aparretan

Nerea Uranga
Zarauzko Arraun Elkarteko Badok 13 beteranoen taldeak bost bandera lortu ditu errenkadan; tartean, Gipuzkoako Txapelketa. "Abiada handia hartu dugu. Ez genuen espero bat-batean horrelako emaitzak lortzea", dio Juan Angel Garmendia Xarpas traineruaren entrenatzaileak.

Musika, enborretik adarretara

Musika, enborretik adarretara

Xabier Regil Agirre

Gaur hasi eta igandera arte, Zarautz musikariz beteko da, aurten lehenengoz antolatu duten Adarretatik jaialdiaren harira. Hainbat musika mota entzuteko aukera izango da asteburu osoan, hiru agertokitan. Musikaz gozatzeko gogoa duenak, ondorioz, aukera bikaina izango du Zarautzen.

Urretxuko Euskal Jaia, eskulanean eraikitzen

Urretxuko Euskal Jaia, eskulanean eraikitzen

Kerman Garralda Zubimendi

Itzuli dira mailu hotsak eta pintura usaina Bengoleako eraikinera. Neguan ez da izaten mugimendu askorik, baina gazteen joan-etorri handia izaten da udan. Bizikletan edo oinez, denak arropa zaharrekin, karrozak egitera joaten dira. 1959tik ospatzen da Euskal Jaia Urretxun, eta, bertako kultur elkarteekin batera, herria zeharkatzen duen karroza desfilea egiten da egun horretan. Azken orduko hiru hutsuneen ostean, zortzi karroza irtengo dira aurten, iaz baino bi gutxiago. Kuadrillez gain, Kilometroak jaia delaeta, UrretxuZumarraga ikastolak ere egingo du karroza, eta baita Orain Presoak dinamikak ere. "Aukera ona da opor garairako. Jada ez gara joaten udalekuetara, eta lagun artean karrozak egiteko baliatzen dugu denbora librea. Gustura egiten den lana da", argitu du Miren Idigoras AedbTexe kuadrillako gazteak. Nee kuadrillarekin batera, eurak izan dira goiztiarrenak: uztailaren 9an hasi ziren lanak aurreratzen, Euskal Jaia baino 11 aste lehenago. Irailaren 23an izango da aurtengoa.

Donostia, zuri-gorriz jantzita

Donostia, zuri-gorriz jantzita

Eider Goenaga Lizaso

Txuri-urdina alde batera utzi, eta zuri-gorria ohiko kolore bihurtzen da Donostian uztailaren 6tik 14ra. Donostiar eta gipuzkoar asko joaten dira Iruñera, baina sanferminen tiradizoak erakarritako turistak gehitu behar zaizkie horiei. Txukun-txukun, goitik behera zuriz jantzita, eta zapi gorria lepoan dutela ateratzen dira hotel, pentsio eta abarretatik. Horrelakoetan jartzen dute euren kanpaleku nagusia; baina jomuga, 8.000 metroko menditzar baten puntan jarri beharrean, Donostiatik 80 kilometrora jartzen dute: Iruñean. Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko idazkari nagusi Kino Martinezek esandakoaren arabera, San Fermin jaiak uda sasoiaren "irteera seinale" izan dira urte askotan.

Erlojuari begira, ados azkenean

Erlojuari begira, ados azkenean

Unai Zubeldia

Tentsio handikoak" izan dira azken bi egunak. "Baina merezi izan du". Gipuzkoako autobus zerbitzuetan azken unean patronalarekin akordioa lortuta, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek atzo eguerdian bertan behera utzi zuten gaurko, biharko, uztailaren 20rako eta 21erako deituta zeukaten greba. Ekainaren 8an ere lortu zuten aurreakordioa —greba deialdia eginda zeukaten ekainaren 19, 22 eta 25erako—, baina, "aurreakordioan adostutakoa bete gabe", egoera okertu egin zen ondorengo bileretan. Atzoko adostasunarekin, ordea, oraingoz elkarri konfiantza ematea erabaki dute bi aldeek. Gipuzkoako 35 bat enpresatako 5.000 langile inguru zeuden deituta grebara, Lurraldebus, Ekialdebus, Dbus eta Pesakoak tartean.

Biktimak, argitara

Biktimak, argitara

Aitziber Arzallus

Ulertzea ezinezkoa bada, jakitea beharrezkoa da". Primo Levi idazle italiarraren hitzak dira. Eta hitz horiexek ekarri zituen gogora Jabi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariak joan den astean, Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak liburua aurkezteko egin zuten agerraldian. Azpeitiko Udalaren ekimenez, 1960tik gaur egunera arte herrian gertatu diren giza eskubideen urraketak ikertu ditu Aranzadi elkarteak, eta liburu batean jaso. Gertatutakoa argitara ateratzeko eta ezagutarazteko tresna da liburua; egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko beste pauso bat.

Hondartzaz hondartza, garbi

Hondartzaz hondartza, garbi

Xabier Regil Agirre

Hondartzetako erabiltzaileak hondakinen inguruan kontzientziatzeko helburuarekin, sentsibilizazio kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Surfrider fundazioarekin eta Emaus erakundearekin elkarlanean. Uztailaren 3an ekin zioten bideari, Hondarribian, eta Gipuzkoako hainbat hondartzatan barrena ibiliko da informazio gune ibiltaria, abuztuaren 31ra bitartean. Donostian, Kontxako hondartzan egingo du azken geldialdia.