Albisteak

Labirintoan trabatuta

Labirintoan trabatuta

Unai Zubeldia

Geldirik daude lanak. "Eta horrela ezinezkoa da epeak betetzea". 2015etik ari da obratan Adif, Renferen azpiegiturez arduratzen den enpresa, Irun eta Astigarraga artean abiadura handira egokituko den trenbide zabalera ezartzeko; baina, joan den martxotik, ez aurrera ez atzera daude lan horiek. Adifek Coprosa enpresari esleitu zizkion zati horretako lanak, 2019rako amaitzeko helburuarekin —Coprosaren esku gelditu ziren Irungo tren geltokian egin beharreko lanak ere—, baina, "likidezia arazoak tarteko", hartzekodunen konkurtsora zihoala jakinarazi zuen Coprosak joan den otsailean.

Juanjo Aranburu: “Saretzeak nabarmentzeko aukera ematen digu”

Juanjo Aranburu: “Saretzeak nabarmentzeko aukera ematen digu”

Eider Goenaga Lizaso

Bost urte dira Ice Age Europe sarea sortu zela, eta bigarren urtean batu zitzaion Ekainberri. Ekainberri kudeatzen duen Arazi-Aranzadiko gerentea da Juanjo Aranburu (Zarautz, 1973), eta saretzeak Ekainberriri ekartzen dizkion onurak azaldu ditu. Donostiako Zuloaga plazan jarrita dagoen Ice Age Europe Now erakusketa ibiltaria da horietako bat. Ekainaren 10a arte egongo da ikusgai.

Tokaren joaldia indartu nahian

Tokaren joaldia indartu nahian

Aimar Maiz

Edonork egin dezakeen kirola da toka. Hiru zentimetro zabal den burdinazko xafla edo tutu bat lurrean tinkatu, 11 metrora urrundu, eta 250 bat gramoko altzairuzko sei fitxa jaurti. Nork gehien jo, hura garaile. Fitxak errazago biltzeko, egurrezko kaxa bat izaten dute askok inguruan. Begi zolia, odol hotza eta norbere buruarekiko segurtasuna behar dira tokan txukun jarduteko.

Helduleku eta elkargune

Helduleku eta elkargune

Unai Zubeldia

Lau hilabete luze falta dira, oraindik, urriaren 7rako, Gipuzkoako ikastolen aldeko jairako, baina beroketa lanetan murgilduta dabiltza, jadanik, Urretxu-Zumarragan. "Aurtengo festa ez dugu mugatu nahi egun eta toki bakar batera". Iakes Antia Kilometroetako ikuskizun batzordeburuak azaldu duenez, sorkuntza aldetik urtean zehar zein ekarpen egin zezaketen aztertzen hasi ziren. "Eta, Kursaal jauregira pausoa emanda, Gipuzkoa osorako ikuskizun bat prestatzea erabaki genuen". Zubiak batuz leloa euren eginda, "eta ikastolen mugimenduari oihartzuna emateko asmoz", ekainaren 3an eskainiko dute diziplina anitzeko ikuskizun hori, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 17 eurotan, www.kursaal.eus webgunean, eta leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira.

Museora egokitutako azoka

Museora egokitutako azoka

Ane Olaizola
Zumaia eta Zumarraga lotzen zituen Urolako Trenaren zortzigarren geltokia zen Azpeitikoa. Ibiltarien joan-etorrietarako ez ezik, herrian eta inguruetan egiten ziren azoketara joateko lotura zuzena zen trena.

Eredu berri baten uberan

Eredu berri baten uberan

Olatz Mitxelena
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Pasai Donibaneko liburutegi berria. Hilabeteak luze joan dira zaharra itxi eta udal liburutegi berria atondu bitartean, eta irekiera ospatzeko gogoz daude herritarrak.

50 urte urari bidea egiten

50 urte urari bidea egiten

Eider Goenaga Lizaso

Donostiak historikoki izan du arazoa ur hornikuntzarekin. XX. mendera arte, inguruko iturburuekin (Igeldo, Ulia, Mons...) asetzen zituzten biztanleen beharrak. Baina, Espainiako errege-erreginen udaldiko aterpe bilakatzearekin eta hirigunea zabaltzearekin batera, arazoak hasi ziren hornidurarekin. 1919an, Artikutzako barrutia erosi zuen Donostiako Udalak. "Donostian baino hiru aldiz euri gehiago egin dezake Artikutzan, eta, han urtegia eraikita, arazoa konpondua zuen Donostiak", azaldu du Joxe Angel Erzilla Añarbeko Urak-eko zuzendariak.

Langileen esku dago erabakia

Langileen esku dago erabakia

Unai Zubeldia

Tentsio handikoa izan zen asteazkena. Bilera goizean, bilera arratsaldean, eta zalantzak iluntzean. "Goizean ez da izan aurrerapauso garrantzitsurik", hasi zuen azalpena Maddi Aspiazu ELAko ordezkariak bilera amaitu berritan. "Baina arratsaldean, bai, arratsaldean beste eskaintza bat egin digute, eta langile guztiekin sakon aztertu behar dugu egoera erabakiren bat hartu aurretik". Gipuzkoako hoteletako langileak grebara deituta daude hurrengo asterako, maiatzaren 23, 24 eta 25erako, eta, azken asteotako gorabeheren ondoren, gaur goizean argituko da egoera. "Hausnarketa eguna izango da osteguna".

Festak, eraldaketarako

Festak, eraldaketarako

Rebeka Calvo

Herrietako jaiek egunerokotasunetik ateratzeko aukera ematen dutela esan ohi da, baina "gizartearen nolabaiteko laburpena" besterik ez dira egun horietan pertsonen artean sortzen diren harremanak eta egiten diren aukerak. "Hau da, jaiek eta errituek gizarteko ordena erreproduzitzen dute, eta hegemonikoak diren gizon eta emakumeen irudiak indartzen dituzte". Miren Aranguren (Iruñea, 1981) feministaren hitzak dira. Festadezagun tailerra gidatzen du iruindarrak, eta Ibarran izango da maiatzaren 31n. "Herriko jai feministak sortzeko espazioak eraiki nahi ditugu", azaldu du.