Albisteak

[Museora] Real100. Txuri-beltzetik txuri-urdinera

[Museora] Real100. Txuri-beltzetik txuri-urdinera

Eider Goenaga Lizaso

Realak museo bat merezi zuela sinetsita zeuden klubean aurretik ere, baina ideia ez zen gauzatu taldearen mendeurrenera arte. Iñaki Mendoza (Donostia, 1962) Real100 museoko arduradunaren arabera, "Realaren historia ezagutzen ez duten gazteek ezagutzea eta ezagutzen duten zale zaharragoek oroitzea" da helburua. Kluba, ofizialki, 1909ko irailaren 7an sortu zen; museoa 2009ko irailaren 7an inauguratu zuten.

Etorkizunerako hazia ereiten

Etorkizunerako hazia ereiten

Eider Goenaga Lizaso

Goizeko 09:45 dira kazetariak Axular lizeoko LH6ko gelara sartu direnean. Miren Elgarresta Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria eta Idoia Luzuriaga aldundiko teknikaria ari dira 11 urteko umeei azalpenak ematen. Indarkeria matxista da gaia, eta DenokZu sentsibilizazio kanpainaren parte da LH3tik LH6ra arteko umeekin egiten ari diren lanketa. Axular lizeoan asteartean egin zuten saioa, eta irailaz geroztik bisitatu duten 40. ikastetxea da.

Erabat herdoildu ez dadin

Erabat herdoildu ez dadin

Unai Zubeldia

Burua aktibo mantentzea". Hori da gakoa. "Erabiltzen ez duguna galdu egiten da, eta horregatik da garrantzitsua garuna egunero lantzea". Hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez, joan den martxoan memoria lantzeko tailerra sortu zuten Elgetan, eta, lehen aldi horretan izan zuen arrakastaz jabetuta, urriaren 18an ekin zioten bigarren saioari. Lorea Errekalde (Ermua, 1986) dinamizatzaile lanetan dela, otsailaren 3ra arte ariko dira asteroko lanketan.

Dena gogoangarri egin zuen

Dena gogoangarri egin zuen

Aimar Maiz

Juan Inazio Iztueta Etxeberria koreologo eta dantzariak (Zaldibia, 17671845) hiru gerra ezagutu zituen bizi izan zen artean. Goseteak, tentsio politikoak, euskal hizkuntzaren eta kulturaren aurkako jazarpenak, ideologien gatazkak eta erregimen zaharraren eta berriagoaren arteko lurrikarak tokatu zitzaizkion parez pare, bere azalean orbantzeraino askotan. Garai gogorrak zizelkatu zuen euskal pizkunde aurreko pertsonaiarik esanguratsuenetakoa. Jaio zeneko 250. urteurrenean, hilaren 29an, Zaldibian bertan gogoratu, goratu eta omenduko dute Txuri ezizenarekin ezaguna zen herritarra.

Ohiko oparietatik harago

Ohiko oparietatik harago

Imanol Saiz
Aste gutxi batzuk besterik ez da falta Gabonetarako. Ohiko bazkari, afari eta ospakizunez gain, opariak egiteko eta jasotzeko momentua da, etxeko nagusi zein txikiak gogoz zain egoten diren unea.

Elkartasunaren ukendua

Elkartasunaren ukendua

Unai Zubeldia

Bake prozesuan falta den urrats garrantzitsuenetakoa egin nahi dugu guk: preso dauden herritarrak euren etxetik ahalik eta gertuen egotea". Dispertsioff ekinaldiko arduradunetako bat da Beñat Karrera (Orio, 1980), eta bi eguneko jaialdiarekin bozgorailu lana egin nahi dutela aitortu du. "2017an gauden arren, jende asko, oraindik ere, ez da jabetzen inguruko hainbat errealitatez, eta egoera hori amaitzeko eskatu nahi dugu ekimen honen bidez".

[Museora] Txokolateixia. Bisita gozo-gozo bat

[Museora] Txokolateixia. Bisita gozo-gozo bat

Eider Goenaga Lizaso

Txokolatearen usain gozoa lagun, gosaltzeko prestatzen ari dira Oihana Diaz eta Anton Azpiazu. Kanpoan dagoen hotzari eta euriari aurre hartzeko, katilukada txokolate baino erremedio hoberik ez da, eta hura berotzen ari da Azpiazu. 10:30ak dira, eta Oñatiko Txokolateixia interpretazio zentroak ireki berri ditu ateak; baita museo txikiari atxikita dagoen dendak ere. Txokolateixiako arduraduna da Oihana Diaz (Oñati, 1980), eta berak azaldu du zergatik ireki zuten txokolateari buruzko interpretazio zentro bat Oñatin.