Albisteak

Aterik ez duen truke etxea

Aterik ez duen truke etxea

Maite Alustiza / Eider Goenaga Bizitzan edukiko ez dudan ikasketa da. Emakumeen etxe baten barruan egotea, proiektu batekin kolaboratzea, parte hartzea… Asebete egiten zaitu zuk diozuna beste batentzat baliagarria izateak, eta alderantziz». Katia Reimberg (Sao Paulo, Brasil, 1977) ari da hizketan, Donostiako Emakumeen Etxeaz. Han zerbitzua ematen duen Bidez Bide elkarteko kidea da, baita etxeko...

Lohi gainetik, lokaztu gabe

Lohi gainetik, lokaztu gabe

Asier Perez-Karkamo Oinezkoentzako eta bizikletentzako egurrezko pasabide bat inauguratu zuen Hendaiako Herriko etxeak iazko urtarrilean, Bidasoa ibaiaren eskuin ertzean, tren geltokiaren eta Intzurako industrialdearen artean. 880 metro da luzean,  eta lau metro zabalean, eta Hendaia Irunekin lotzen duten hiru zubien azpitik egiten du bidea, Irungo irlen paretik. 2,5 milioi euroko aurrekontua eduki zuen. Azpiegitura horrekin...

“Luzerako prozesu moduan ulertzen dugu Alos Quartet taldea”

“Luzerako prozesu moduan ulertzen dugu Alos Quartet taldea”

Musika "lasaia, herrikoia, klasikoa eta indartsua" dakar Alos Quartet taldearen Garden lan berriak. Hari laukote horren hirugarren diskoa da, labetik atera berria, eta Xabier Zeberio taldekideak (Tolosa, 1978) azaldu duenez, "poza" sentitzen dute hainbeste hilabetetako lanaren ostean diskoa esku artean izanik. "Irrikaz" daude ikusteko zer sentsazio sortzen duen lan berriak jendearengan. Tolosan aurkeztuko dute, gaur, 20:30ean, Topic zentroan.

Nolako diskoa da Garden?

Gure ibilbide luzean aurrerapausoa da; ohiko sonoritatean pauso bat harago eman dugu. Gure atmosfera edo giroan kokatzen da, baina, era berean, gauza oso sotilak eta indar handiagoko erritmoak topatu ahal ditugu. Iturri ezberdinetatik edaten duen musika da; batetik, musika herrikoia; bestetik, musika klasikoa, bai eta beste hainbat estilo ere. Disko instrumentala da, ahotsa duten bi abesti kenduta. Doinu batzuek ere badute dantzarako giroa. Izan ere, duela urte eta erdi sortu ziren, Aukeran dantza taldearen Geltokia izeneko ikuskizunerako. Gure ohiko bidean, beraz, oso disko indartsu eta ederra atera zaigula esango nuke.

Diskoaren izenarekin jolas egin nahi izan duzue.

Bi adiera ditu. Batetik, euskarazko gardentasuna, sentsibilitatez betetako musika baita. Beste adiera ingelesezko lorategiarena litzateke. Kantu bakoitza lore bat balitz bezala sentitu dugulako. Bi adiera horiekin jolastu nahi izan dugu.

Jende askok parte hartu du zuekin diskoan.

Oinarria hari laukotea da, hau da, Pello Ramirez txeloarekin, Lorena Nuñez biolarekin, Francisco Herrero biolinarekin, eta ni biolinarekin eta nyckelharparekin. Azken hori oso instrumentu berezia da, Suediatik etorria. Erdi Aroko biola moduko bat da, tekla bidez jotzen dena, eta soinu berezia sortzen du, magikoa. Batzuetan, badirudi gaita dela, eta, besteetan, antzinako biolin bat. Laukotearekin primeran uztartzen da.

Abesti bakoitzari kolore berezi bat eman nahi izan diogu, eta, horretarako, jende ugari aritu da gurekin batera. Zorte handia izan dugu azken urteetan hainbat estilotako artista ugariren proiektuetan parte hartu dugulako, eta artista horietako batzuk gurera ekarri ditugu, gure diskoan parte hartzera. Hor dugu, esaterako, Eñaut Elorrieta; Ken Zazpiren lehendabiziko diskotik lan egin dugu haiekin, eta aspaldiko lagunak gara. Aspalditik genuen zerbait berezi egiteko ideia. Hala, Harkaitz Canok idatzitako hitzekin kantu bat egin nuen, eta, hark abestua, emaitza oso kantu samurra eta ederra izan da. Bestalde, oso ahots berezia eta sakona duen Silvia Iriondo abeslari argentinarrak ere parte hartu du, eta, horrez gain, Oreka Tx taldeak, Bill Colley bateria jotzaile estatubatuarrak, Josu Salbidek, Iñigo Egiak, Iban Alzatek... Bakoitzak bere ukitu berezia eman dio.

Abesti gehienak zuk konposatutakoak dira.

Bai; kasu honetan, horrela izan da. Egia da laurok lan handia egiten dugula lokalean, prestaketan. Gure funtzionatzeko modua eta filosofia oso lasaia da. Ez gara urtero disko bat egiten duen talde bat. Gure esparru naturala beste artistekin eta proiektuetan aritzea da, eta, horretan, zorte handia izan dugu, jende askorekin egin baitugu lan. Urte askoan aritu ginen, esaterako, Dulce Pontesekin, Kepa Junkerarekin, Carlos Nuñezekin... Horretan energia handia jartzen dugu. Gure proiektua sortu zenetik hamasei urte igaro dira, eta hau hirugarren diskoa da. Lau-bost urtean behin egin dugu lan berri bat. Prozesu lasaia da, geldoa, mimo handiz egindakoa, eta prozesu horretan taldekide guztiek sekulako lana egiten dute, bakoitzak berea eskainiz.

Beraz, presiorik gabe egiten duzue lan.

Guretzat, Alos Quartet plazera da. Musikari gisa lana izateaz gain, gure kapritxoa ere bada. Bide hau, uneko produktu moduan baino gehiago, luzera begirako prozesu moduan ulertzen dugu. Inork ez zigun esango hainbeste urteren ostean hemen egongo ginenik disko bat aurkezten; hor goaz, pixkanaka handituz, gauza berriak eta bidea eginez.

Nola definitzen duzu zuen musika?

Gustatzen zaigun laudorio bat da jendeak esaten digunean musika lasaigarria dela, eta askotan jartzen dutela etxean. Korrika batean bizi gara; beraz, poztekoa da horrelako kontraste bat eskaintzea.

Nola antolatzen zarete musika berria sortu eta abestiak jotzeko?

Gauden unearen arabera izaten da. Proiektuen edota grabaketen arabera antolatzen gara. Ez gara astero elkartzen, baina, behar denean, astean hiru aldiz elkartu gaitezke, eta gero egon gaitezke hilabete batean elkartu gabe. Gure lanbidea ere horrelakoa da; bat-batean lan asko eduki dezakezu, eta gero izan ditzakezu une lasaiak. Eta une horiek ere beharrezkoak dira energia pilatzeko.

Lan handiko garaian zaudete orain, ezta?

Hala da, diskoaren aurkezpena, sustapena eta kontzertuak direla eta. Lan handia, baina plazer handiko lana; era berean, gustukoa.

Lan hori zure herrian aurkezteko plazera duzu gaur.

Herrian jotzea beti da hunkigarria, eta aurkezpen berezia izango da. Diskoan parte hartu duten lagunak ere izango dira. Bertan izango dira, esaterako, Oreka Tx taldeko kideak eta Aukeran dantza taldeko kide batzuk, hainbat doinu dantzatzeko.

Alos Quarteteko kideek beste hainbat proiektutan ere parte hartzen duzue.

Pellok urte asko daramatza Benito Lertxundirekin; Lorenak, antzinako musika jorratzen duten hainbat taldetan jotzen du; Franciscok ere, beste hainbeste, eta ni Oskorrin aritu naiz urte askoan. Zorte handia dugu, talde edo musikari bakoitzarengandik ikasten baita zerbait; musika ulertzeko modu desberdinak ezagutzen dituzu. Hori guztia motxilan sartzen dugu, eta, nolabait, gure proiektuan du isla.

Oskorrirekin, agur esateko biran murgilduta ere bazaude. Nola sentitzen zara?

Egia esan, pena handiz ari gara hartzen agurreko emanaldi hauek. Niretzat, bizitza erdia izan da, eta, musikari dagokionez, bizitza osoa: 18 urte orotara. Esperientzia eta bizipen kontaezinak bildu ditut urte hauetan. Oso handia izan da maila horretako musikariekin eta pertsonekin lan egin ahal izatea.

Gure jarraitzaile guztiak ahalik eta egokien agurtzea dagokigu orain. Lehendabizikoak eman ditugu, eta izugarria ari da izaten jendearen berotasuna eta maitasuna. Taldeak 45 urte egin ditu agertoki gainean. Hemendik urte batzuetara, distantziaz, orduan konturatuko naiz urte horietan bizi izan dudan handitasun horretaz.

Ia 9.000 gipuzkoar, igandean Behobiatik ateratzeko prest

Ia 9.000 gipuzkoar, igandean Behobiatik ateratzeko prest

"Ez da markak hausteko eguna izango". Iganderako hego haizea iragarrita dagoela eta, mezu hori helarazi du Fortuna elkarteak, Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileak. Beroari aurre egiteko, hidratatzearen garrantziaz ohartarazi die parte hartzaileei. Aurten ere marka hautsi du izena eman duten korrikalari kopuruak: 33.947 lagun, iaz baino 4.000 gehiago. Horien artean, 8.805 gipuzkoarrak izango dira. Gorantz doa emakumezkoen parte hartzea ere: 1999an 859 emakumek egin zuten korrika, eta iganderako 7.703k eman dute izena. Maila handiko lasterketa izatea espero da, azken hamar urteetako irabazleek parte hartuko baitute proban.

Iaz aldaketa batzuk izan ziren ibilbidean, eta aurten ere bide horri eutsi diote. Antolakuntzak egindako inkesta baten arabera, elkarrizketatuen %70 bide berriaren alde agertu dira, eta %8k bakarrik lehenetsi dute ibilbide zaharra. Irteera orduei dagokienez ere, ez da aldaketarik izango: aulkian doazen atletak 09:30ean aterako dira —48k eman dute izena—; patinatzaileak, bost minutu geroago —233—; eta lehenengo korrikalariak 10:00etan irtengo dira. Hemeretzi txandatan mailakatuta aterako dira Behobiatik; azkenak, 11:35ean.

Hazten eta hazten doan lasterketa da Behobia-Donostia. Lehen urtean, 1979an, 1.021 lagunek parte hartu zuten, eta geroztik urtero igotzen joan da kopurua. Azken zazpi urteetan ia bikoiztu egin da: 2008an 18.000 lagun baino gehiago izan ziren. Parte hartzaileen jatorriari dagokionez, gipuzkoarren atzetik katalanak izango dira gehiengoa (5.400). Bizkaitik 2.780 korrikalarik eman dute izena, Nafarroatik 2.512k eta Arabatik 1.049k.

Behobia-Donostiaren aurretik, haurren eta gazteen txanda izango da. Bihar Behobia Txikia izango da, 15:00etan, Anoetako miniestadioan. Ia 3.000 haurrek eman dute izena. Behobia Gaztean, berriz, 14 eta 18 urte bitarteko 220 korrikalarik parte hartuko dute —igandean, 09:30ean, Herrerako biribilgunetik—.

Aldundiak bere egin behar du GHKren zorra, eta desegitea aztertu beharko du

Aldundiak bere egin behar du GHKren zorra, eta desegitea aztertu beharko du

Iñaki Petxarroman- Berria Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ez du betetzen legeak administrazio publikoen arloko erakundeei ezarritako zero defizitaren baldintza. Hala, Gipuzkoako Aldundiari atxikitako erakundea izanik, haren zorra bere gain hartu behar du diputazioak, GHK osatzen duten erakundeetatik handiena delako. Horiek horrela, zorraren eta zero defizitaren helburua betetzen ez duela antzeman den unetik hilabete batera -abenduaren...

Jendetza batu da Donostian, Kortxoenea eraitsi izana salatu eta gaztetxeen eredua aldarrikatzeko

Jendetza batu da Donostian, Kortxoenea eraitsi izana salatu eta gaztetxeen eredua aldarrikatzeko

Jone Amonarriz / Oihan Vitoria Oro har gune autokudeatuen eredua eta, zehazki, Kortxoenearen kultur eredua defendatu dute Donostiako kaleetan herritar askok, gaztetxea eraisten hasi eta ordu batzuetara eginiko manifestazioan. Grosetik abiatuta, Bulebarreranzko ibilbidea osatu du manifestazioak; luze joan da martxa, eta txistu egin dute manifestazioa udaletxe aurretik igarotzean. Larunbaterako manifestaziora deitu dute, eta asteazkenetik larunbatera...

Ikerketan beka hesi denean

Ikerketan beka hesi denean

Doktoretza ondorengo (postdoc) proiektua egiteko orduan emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak azaltzen direla agerikoa da; batik bat, haurdunaldia tarteko bada. Joan den astean, urriaren 17an, BERRIAn Ostaizka Aizpurua eta Antton Alberdi biolo...

Hitzak zenbaki, segundo gutxitan

Hitzak zenbaki, segundo gutxitan

Maite Alustiza Hogei segundoko informazio bat hiruzpalau segundotan zenbaki bihurtzea. Azkar egin beharreko lana da; bat-batekoa, oso: «Bertsolari batek bertsoak kantatu, eta jendea txaloak jotzen ari den bitartean, zuk puntuak jarri behar dituzu bestea hasterako». Martin Aramendi ari da hizketan. Beste hemezortzi lagunekin batera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako epaile taldea osatzen du. Txapelketa final-laurdenetan sartuta dago...