Rebeka Calvo
Bi helburu lortu nahi dituzte Tolosa Herria argazki lehiaketarekin: "Tolosan argazki kultura areagotzea eta gure herriaren izenak argazkien munduan oihartzuna izatea". Hala adierazi du Miren Atxagak, lehiaketa antolatzen duen Targazki taldeko lehendakariak. "Gaur egun Tolosan ez dago argazkilaritza kultura handirik", gaineratu du Javier Ortizek, taldeko kideak. "Beharbada, horretarako azpiegitura gutxi daudelako; erakusketak jarri ahal izateko aretoak, esaterako. Gure nahia hori ere bada, tolosarrak argazkilaritzara gerturatzea, alegia".