Albisteak

Herria erromeria bihurtuta

Herria erromeria bihurtuta

Unai Zubeldia

Txistulariak, dultzaineroak, joaldunak, trikitilariak, Aiko dantza taldea, musika, dantzarako gogoa, herri bazkaria... Zoragarria da Errenteriako Erromeria Eguna". Biharko egunari begira jarrita, laburpen ona egin du Juantxo Maia Ereintza elkarteko kideak. "Oso egun berezia izaten da guretzat", hasi du azalpena. "Eta are bereziagoa izango da aurtengoa". Izan ere, 1998an lehen pausoak emanda, Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek 20. urteurrena ospatuko dute aurten, eta ukitu berezia eman nahi izan diote egunari.

Ahulenentzako babes eske

Ahulenentzako babes eske

Eider Goenaga Lizaso
Leondik (Espainia) heldu zen joan den astean albiste lazgarria; alkohol tasa bost aldiz biderkatzen zuen auto gidari batek Villabonako txirrindulari familia bat harrapatu zuen, eta Jose Carrasco eta Nerea Agirre gurasoak momentuan hil zituen, 12 urteko semea umezurtz utzita.

Istripuak

2013 2014 2015 2016 2017 2018 Hildakoak 1 0 1 0 0 0 Larri zaurituak 15 27 27 21 30 10 Arin zaurituak 64 108 111 94 112 57 Guztira 80 135 139 115 142 67 (*) Aurtengo datuak uztailaren 3ra artekoak dira. Iturria: Trafiko Zuzendaritza

Erabilerak gora egin ahala, istripuek ere bai

Erabilerak gora egin ahala, istripuek ere bai

E. Goenaga Lizaso
Bizikleta garraiobide gisa erabiltzen dutenen kopurua nabarmen ari da hazten azken urteetan. Herri eta hirietan eskolara, lanera edo erosketak egitera joateko bizikleta erabiltzen dutenen kopurua hazten joan den neurrian, baina, istripuek ere gora egin dute.

Zigor Kodearen aldaketa, ez aurrera ez atzera

Errepidean txirrindulari bat hiltzea zuhurtziagabekeriazko giza hilketa gisa tipifikatzen du Espainiako Zigor Kodearen 142. artikuluak. Zuhurtziagabekeria larria bada, urtebete eta lau urte arteko espetxe zigorra jaso dezake auto gidariak, eta gidabaimena gal dezake urtebetetik sei urterako epean. Zuhurtziagabekeria larria ez bada, ez dago espetxe zigorrik; hiru eta hemezortzi hilabete arteko isuna jaso dezake gidariak, eta...

Azpeitia txapeldun Herriartekoan, zazpigarren aldiz

Ez dago Azpeitia geldituko duenik. 2015etik txapeldun bakarra izan du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak esku huska. Joan den larunbatean jokatu zuten finala Azpeitiak eta Ataunek, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta ataundarrek amore eman behar izan zuten lehen bi partidetan. Ondoren, nagusi mailan, 14-22 irabazi zuten Zubizarretak eta Arratibelek, ataundarrek.

Tako berrien beharrean

Tako berrien beharrean

Unai Zubeldia

Ez dauka Bilboko Bizkaia pilotalekuaren handitasunik, eta ez da Donostiako Atano III.a, Tolosako Beotibar edo Eibarko Astelena ere. Profesionaletara jauzia egin, eta puntako pilotariak ez dira ibiltzen Donostiako pilotaleku horretan pilotari eman eta eman, egurrean. Baina, urtero, ikuskizun ederra izaten da Antiguako Pilota Txapelketan, 28 metro pasatxoko pilotalekuan. Datorren asteartean hasiko da aurtengo lehia, eta uztailaren 10ean (19:00), eta abuztuaren 26an jokatuko dituzte finalak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

Historia gainean nabigatzen

Historia gainean nabigatzen

Imanol Saiz
Garai bateko ontziek miresmena sortu dute, azkenaldian, herritar askorengan. Pasaiako bizilagunek hala baieztatu zuten joan den maiatzeko Itsas Festibal arrakastatsuan, eta Albaola Faktoriak aspaldi erakutsi zuen ehunka urteko piezak zaharberritzeko, berreskuratzeko eta horien erreplikak sortzeko ohiturak gero eta jarraitzaile gehiago dituela.