Imanol Saiz
M ugimendua sortu da Txingudiko badiaren inguruan. Euskal Herri guztian bezala, Bidasoara ere iritsi da pentsio duinen aldeko oihua; inoiz baino indar handiagoz, gainera. Joan den astelehenean, Irun, Hondarribi eta Hendaiatik —Bidasoa ibaiaren hegoaldean lan egin ondoren, pentsioa Espainiako Estatutik jasotzen duten hainbat herritar bizi dira han— etorritako ia mila lagun elkartu ziren Irungo San Juan plazan, laugarrenez jarraian, euren egoera "tamalgarria" dela salatzeko. Pentsioen gatazkak batu ditu guztiak.