Albisteak

900 jarduera baino gehiago biktimen omenez

1936ko gerrak eta gerra osteko diktadurak utzitako biktimen omenez dozenaka ekitaldi, omenaldi, indusketa, hitzaldi, erakusketa eta abar egin dira azken urteotan, eta guztiak mapa interaktibo batean jaso ditu Aranzadik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz (www.gipuzkoa.eus/ eu/web/bizikidetza/memoria-historiko/mapa). Erakunde publikoek eta memoria historikoaren inguruan aritzen diren elkarteek antolatutako omenaldiak eta ekintzak dira guztiak. Biktimen inguruko jarduerak egin dituzten...

Izena jarri gabe, izana aitortu

Izena jarri gabe, izana aitortu

Eider Goenaga Lizaso

Memoria historikoaren ikuspegitik eta hainbatetan aldarrikatutako justiziaren ikuspegitik, albiste on batekin hasi zen astea. Bergarako Auzitegiak frankistek Elgetan egindako krimenak ikertuko dituela jakin zen astelehenean. Genozidio delitua aintzat hartu, eta, Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 taldeak aurkeztutako salaketari esker, gerran eta gerraostean gertatutako hamalau krimen ikertzeko diligentziak abiatu ditu epaile batek. Euskal Herriko hainbat erakunde —batik bat, udalak— saiatu dira epaitegietako bidea urratzen eta dozenaka salaketa aurkeztu izan dira epaitegietan; baina Bergarakoa da gizateriaren kontrako krimen eta genozidio zantzuengatik ikerketa abiatu duen lehena —eta oraingoz, bakarra—.

“Altxorrak” zutik iraun dezan

“Altxorrak” zutik iraun dezan

Imanol Garcia Landa
Orain 30 urte jarri zuten martxan Alegiako gaztetxea, eta bizirik jarraitzen du egun; urteurrenaren leloak dioen moduan: Zutik, bizirik eta bibalabirjen!. Alex Goikoetxea gaztetxeko kideak gogora ekarri du 1987an Alegiako tren geltokiko biltegia okupatu zutenean zegoen giroa.

Soldaten igoera bihurtu da eztabaidagai nagusia

Soldaten igoera bihurtu da eztabaidagai nagusia

Unai Zubeldia

"Eutsi egiten diogu greba deialdiari". Borondatea badago, baina irtenbidea ez da erraza. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen babesarekin, abenduaren 20rako greba mugagabera deituta daude Gipuzkoako kale garbitzaileak eta zabor biltzaileak —abenduaren 19an hasiko litzateke, 21:00etako txanda aldaketan—. Gauzatuz gero, lurraldearen %60-70 ingururi eragingo lioke grebak, Donostia, Irun, Hernani, Errenteria, Zumarraga eta Tolosari, besteak beste; 1.200 bat langile leudeke deituta grebarekin bat egitera, udalek eta mankomunitateek azpikontratatutako enpresentzat lanean ari direnak, hain zuzen ere. Greba deialdi horretatik kanpo geldituko lirateke udalek eta mankomunitateek zuzenean kontratatzen dituzten zerbitzuak.

Etorkizuna paperean

Etorkizuna paperean

Ariane Vierbücher

Etorkizunari ateak ireki nahian, Legorretako Udalak beste aukera bat eman nahi dio Etxezarreta paper fabrikari. Etorkizunean "aukera ugari" izan ditzakeen espazio bat dela uste du Zelai Amenabarro alkateak, eta, lan lerro gisa ideia hori hartuta, proiektu bat garatu dute Goieki Garapen Agentziarekin eta Eibarko GAC arkitektura bulegoarekin batera. Proposamen hori aurkeztu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, hark Etxezarreta paper fabrikako eraikin multzo bat biziberritzeko konpromisoa hartuko duen itxaropenez.

Katalanen doinura dantzan

Katalanen doinura dantzan

Beñat Alberdi

Eguraldia, gehienetan, ez da izaten lagunik onena abenduan, baina dantzazaleek lepo bete dute Elgetako Espaloia antzokia; eguraldiak barruan egoteko gonbita egiten duelako, akaso, baina Escamot Catala Kataluniako dantza taldea Okzitaniako dantzen ikastaro bat ematera bertaratu delako, ziurrenik. Ohikoa da hilean behin dantzazaleek Elgetako antzokia betetzea, dantzaldiak antolatzen baitituzte Herrixa Dantzan egitasmoaren barruan; kataluniarren bisita jaso dute oraingoan.

Meatzariei egindako aitortza

Meatzariei egindako aitortza

Erik Gartzia Egaña

Historikoki, abeltzaintza eta nekazaritza jarduerei lotuta egon izan da Oiartzun. Hala ere, udalerrian zama handia eduki izan du lehen sektoreari lotutako beste jarduera batek ere: meatzaritzak. Bi mila urtez ustiatu dituzte Arditurriko meatzeak, erromatarren garaian hasi eta 1984ra arte; urte hartan itxi zuten meatzea.