Albisteak

“Tximiniako dioxina isuriekin kezka daukagula berresten dugu”

“Tximiniako dioxina isuriekin kezka daukagula berresten dugu”

Unai Zubeldia

Kilometro erdia besterik ez dago Zubietan eraikitzen ari diren errauste plantaren eta Lasarte-Oriako Landaberri ikastolaren artean. 500 metro. Bertako zenbait irakasle eta gurasok lanak hasi baino lehen adierazi zuten kezka, eta ordutik euren egoerak ez du hobera egin, maiatzaren 8an ekin baitzieten errauste planta eraikitzeko lanei. Ikastolako klaustroaren proposamena aintzat hartuta, organo gorenak bi eskutitz bidali dizkio jada Gema Gonzalez de Txabarri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariari: 2016ko maiatzean lehenengoa, eta 2017ko otsailean bigarrena; iaz, hainbat irakaslek eta gurasok elkarretaratzea ere egin zuten Jaurlaritzaren Donostiako egoitzaren parean. Orain artean, ordea, ez dute jaso idatzizko inolako erantzunik.

Goi tentsioko linearen aurka, mendi martxa

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, mendi martxa egingo dute urtarrilaren 27an, larunbatean, Zubietako erraustegia hornituko duen goi tentsioko linearen aurka protesta egiteko. Zutabe bana abiatuko da Andoain (10:00), Lasarte-Oria (10:00), Hernani (10:30) eta Urnietatik (10:30), eta Lasarte-Oriako Okendo plazan egingo dute ekitaldi nagusia, 13:00etan.

Azkarrago, altuago, indartsuago, zailago

Azkarrago, altuago, indartsuago, zailago

Asier Perez-Karkamo

Hilaren 27rako, bazkari solidarioa antolatzen ari dira Hondarribiko Klink elkartean. "A zer berritasuna!" esango du elkartea ezagutzen duenak, eta ez zaio arrazoirik faltako, elkartasun ekintza asko egiten baitituzte elkarte horretan. Baina oso desberdina da oraingoa, herriko kirolari bati laguntzeko eseriko baitira mahaiaren inguruan, Lidia Iarza Olaso 21 urteko judokaren olinpiar ametsari bultzada emateko. Berezia izango da bazkaria, eta are bereziagoa Iarzak egin nahi duena, herritik bertatik iritsi nahi baitu Tokiora, bide zailenetik.

Azpeitiko danborrada, belaunaldien topagune

Azpeitiko danborrada, belaunaldien topagune

Ane Olaizola

Sansebastianak festa bereziak izaten dira Azpeitian; motzak, baina biziak. Herriaren nortasunari lotutako jaiak dira, eta helduen danborrada izan ohi da protagonista nagusia; gaur gauean ospatuko dute, San Sebastian bezperan. Lehenengoz 1956an egin zuten danborrada Azpeitian, eta, ordutik, herriko etxeetan errotuz joan da ohitura hori. Izan ere, askori familiatik datorkie sansebastianetan danborrak edo upelak hartu eta atabalak astintzeko grina. Martxen doinuak danbor hotsekin ezkontzeak sortzen duen emozioaz liluratuta, hainbat belaunaldi elkartzen ditu Azpeitiko helduen danborradak, eta familia ugariren bilgune bihurtu da jada.

Inauteri giroko seriotasuna

Inauteri giroko seriotasuna

Unai Zubeldia

Donostiar bakoitza hari mutur fin bati tiraka hasten da danborradaren festa noiz eta nola sortu zen azaltzen saiatzen denean. 24 orduko festa eztabaida iturri ere izan da sarritan, baina, historiaren orrietan bila hasita, Iñaki Egaña idazle eta historialaria (Donostia, 1958) oinarri-oinarrira joan da Gipuzkoako hiriburuaren garai bateko errealitatearen argazkia ateratzeko: "Hiria harresiz inguratuta egon izan da betidanik, eta, mugatik gertu egonik, militar asko egon izan dira beti". Historialariaren hitzetan, gerra garaian-eta moztu egiten zuten ur hornidura, eta, halakoetan, harresitik kanpo edukitzen zuten iturria. "Orduko datuen arabera, Morlansetik eramaten zuten ura Donostiako gainerako lekuetara, eta gazteluaren inguruan beste hiruzpalau iturri ere izaten zituzten".

Eguzkiak berotutako ura

Eguzkiak berotutako ura

Tere Madinabeitia

Errefuxiatuen guneetan bizi direnen bizimodua hobetzeko bidean da Goierriko zigilua duen punta-puntako teknologia. NBE Nazio Batuen Erakundearen errefuxiatuak laguntzeko ACNUR agentziako teknikariek mahai gainean dute Ordiziako Orkli kooperatibak garatutako OkSol eguzki kolektore termikoa. Eguzki energiaren bidez ura berotzen du sistema horrek, eta ez du argindarrik behar; errefuxiatuen guneetarako baliagarria izan daitekeen aztertzen ari dira.

Gazteentzat, baina gazteekin

Gazteentzat, baina gazteekin

Beñat Alberdi

Geure buruari galdetu genion: nola antolatzen ditugu aisialdiko ekintzak? Gazteentzat edo gazteekin?". Hala azaldu du Amaia Etxabe Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko zuzendariak. Gogoeta abiatu zuten galderari erantzuteko, eta ondorio argi bat atera zuten: gazteek izan behar dute protagonista; ekintzen hartzaile baino gehiago, ekintzen parte.

Bizitza borroka bihurtua

Bizitza borroka bihurtua

Eider Goenaga Lizaso

Maiteder Requejok eta bere familiak, Gipuzkoako beste 800 bat familiak bezala, ezustean hartu zituzten, abenduaren 12an, Gipuzkoako Foru Aldundiak mendekotasuneko diru laguntzetan iragarritako aldaketak. Kalkuluak egin eta hilean, gutxi gorabehera, 100 euro gutxiago jasoko zutela ikusita, gastuak nondik murriztu pentsatzen hasi zen Requejo. "Zer kendu behar diot orain Haimarri? Fisioterapeuta, logopedia, igerilekua...? 100 euro hilean, ez du asko ematen, baina guretzat ezinbestekoa da diru hori".