Albisteak

[Museora] Txokolateixia. Bisita gozo-gozo bat

[Museora] Txokolateixia. Bisita gozo-gozo bat

Eider Goenaga Lizaso

Txokolatearen usain gozoa lagun, gosaltzeko prestatzen ari dira Oihana Diaz eta Anton Azpiazu. Kanpoan dagoen hotzari eta euriari aurre hartzeko, katilukada txokolate baino erremedio hoberik ez da, eta hura berotzen ari da Azpiazu. 10:30ak dira, eta Oñatiko Txokolateixia interpretazio zentroak ireki berri ditu ateak; baita museo txikiari atxikita dagoen dendak ere. Txokolateixiako arduraduna da Oihana Diaz (Oñati, 1980), eta berak azaldu du zergatik ireki zuten txokolateari buruzko interpretazio zentro bat Oñatin.

Gidariak, protestara

Gidariak, protestara

Aitziber Arzallus

Hautsak harrotzen jarraitzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebusen Buruntzaldeko zerbitzua aldatzeko egin duen aurreproiektuak —Tolosari ere eragingo dio aldaketa horrek—; nola harrotzen, gainera. Oposizioko alderdiak —EH Bildu eta Ahal Dugu—, eragiten dien herrietako udalak, ehunka erabiltzaile, zerbitzu hori ematen duten garraio enpresetako langileak eta sindikatuak... Guztiak aurrez aurre ditu foru gobernuak, baina zerbitzua "berrantolatzeko" garaia badela eta horixe egingo dutela berretsi du Marisol Garmendia Gipuzkoako Lurralde eta Mugikortasun diputatuak aste honetan bertan.

Euskara lantokian lantzera

Euskara lantokian lantzera

Erik Gartzia Egaña

Herri euskalduna da Oiartzun. 10.000 biztanle pasatxo ditu egun, eta euskaldunak dira %70 inguru. Euskara nahiko normalizatuta dago herrian. Hala ere, oraindik ere bada hutsunerik: lan munduarena. Hori zuzentze aldera, ostalaritza eta merkataritzarako euskara planez gain, duela hamalau urte Ola egitasmoa jarri zuten martxan. Zortzi enpresa handik bat egin zuten euskara plan horrekin. Enpresa ertain eta txikietara joatea izan da hurrengo urratsa. 500 daude Oiartzunen, eta 3.000 langile inguru dauzkate denera; ehuneko altua da.

Abu Dhabira, Olinpiar Jokoetara

Abu Dhabira, Olinpiar Jokoetara

Unai Zubeldia

Aukera izanez gero prest egongo ote ziren galdetu, eta Iker izan zen lehenengoa eskua altxatu eta baietz esaten". Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Goi Zikloan Diseinuko irakaslea da Xabier Puertas (Lasarte-Oria, 1981), eta Abu Dhabitik itzuli berria da Iker Borde Fabrikazio Mekanikoko Diseinua zikloko ikasle ohiarekin batera (Donostia, 1997). World Skills Munduko Txapelketan parte hartu zuen Bordek urriaren 15etik 18ra, "Lanbide Heziketako Olinpiar Jokoetan".