Albisteak

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

Aitziber Arzallus

Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). "Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du". Usurbil herri "bizia" dela dio, eta usurbildarrak, "konpromiso sozial handikoak"; "horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak".

“Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa”

“Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa”

I. Lasa Etura

Bi aukera genituen: ostrukarena egin edo erronkari heldu". 2015ean udal hauteskundeak irabazita, Altzoko alkate izendatu zuten Joseba Elduaien (Tolosa, 1978). Udaleko kideak berehala konturatu ziren saihetsezina zela Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-ren gaia. Aldez edo moldez, zerbait egin behar zuten.

Altzotik mundura

Altzotik mundura

Iñaki Lasa Etura

Ikusmina eragin du Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmak. Loreak-en arrakastaren ondoren, arreta sortu du Moriartiren proiektu berriak: Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-ren bizitza du ardatz, 2,42 metro garai zen gizasemearena. Donostiako Zinemaldian izango da estreinaldia, eta Sail Ofizialean lehiatuko da. Urrezko Maskorra lortzen saiatuko den euskarazko laugarren filma da Handia: Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak (1989), Garañok berak Jose Mari Goenagarekin zuzendutako Loreak (2014) eta Asier Altunaren Amama (2015) izan ziren aurrekoak. Etzi jarriko dituzte salgai filma jaialdian ikusteko sarrerak.

‘Altzoko Handia’

Izen-abizenak: Migel Joakin Eleizegi Ateaga. Jaioteguna: 1818ko uztailaren 10a. Heriotza eguna: 1861eko azaroaren 20a. Sorlekua: Ipintza Handi baserria, Altzo Azpi. Garaiera: 2,42 metro. Pisua: 203 kilo. Haren objektuak: 33 zentimetroko eskularruak. 44 zentimetroko abarkak. 64 zentimetroko aulkia.

Euskaran ahalduntzera saltoa

Euskaran ahalduntzera saltoa

Ane Olaizola

Gazteak euskaldun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahaldundu nahian, orain arte landu gabeko esparruetara jauzi egin du Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Euskararen arnasguneei buruzko proiektuarekin jarraituz, hezkuntza ez-arautuan eragin nahi dute orain, eta, lehenengo aldiz, udalerri euskaldunetako gazteen topaketak antolatu dituzte. Urriaren 20tik 22ra egingo dituzte, Orion, eta urriaren 9ra bitartean eman daiteke izena.

Ehun urtez Kontxari begira

Ehun urtez Kontxari begira

Imanol Saiz
Pasai San Pedro, 1917. urtea. Honako hau idatzi zuen Joaquin Luis Fachado herriko kronistak: "Eta dueluaren eguna iritsi zen. Herritarrak kalera jaisten ziren, goiz-goizetik. Gizon, emakume eta haurrek, presati, itsasoa nola zegoen galdetzen zuten.