Albisteak

Gurtzarako eta biltzeko tokiak

Gipuzkoan dozenatik gora gunetan biltzen dira musulmanak errezorako: Eibarren, Elgoibarren, Arrasaten, Oñatin, Bergaran, Zumarragan, Villabonan, Tolosan, Errenterian, Irunen, Orion, Zumaian, Azkoitian... Meskita gisa dira ezagunak, baina batzuk kultur elkarte islamikoak dira.

Oriokoa 2007an inauguratu zuten. Aste barruan batik bat oriotarrak biltzen dira otoitzerako, baina musulmanek ostirala dute errezatzeko egun nagusia, eta orduan inguruko herrietatik etorritako musulmanak ere elkartzen dira Oriokoan: Aia, Zarautz, Getaria, Usurbil eta Lasartekoak. Horrez gain, astean hiru egunetan arabierako klaseak jasotzen dituzte haurrek.

"Herrietako bilgune edo meskita hauek musulmanon kulturako tokiak dira, eta gure seme-alabei arabiera irakasteko toki moduan ere erabiltzen ditugu. Euskaraz gainera arabiera jakitea ere garrantzitsua baita haurrentzat, gero aitona-amonekin komunikatzeko", dio Elaouni Elghailani Orioko meskitako kideak.

Orioko meskita sortu zutenean ere bizilagunekin arazoak izan zituztela dio Elghailanik, baina gaur egun elkarbizitza ona dute. "Askotan bizilagunek ez dakite zer egiten dugun meskitetan, eta ezezaguna duten horrek kezka sortzen die. Guk ere hasieran izan genuen arazotxoren bat. Baina, behin zabaldutakoan, bakean bizi gara. Hasieran, meskita barrutik ezagutu nahi zuenarentzako ate irekien egun bat ere egin genuen". Orioko kasuan ere, bizilagunek esaten zuten ez zela meskitarentzako toki egokiena: "Aparkaleku arazoa zegoela jarri zuten aitzakia orduan ere".

Meskita baten funtzioa ez ezagutzeak sortzen ditu jendearengan zalantzak. Baina kultur aniztasuna herriarentzako aberatsa dela nabarmendu du oriotarrak: "Era guztietako jendea egoteak, kultur desberdinen elkarbizitzak herria aberasten du. Elkarrekin bizi eta elkar errespetatzea da herri bat aberats egiten dutena".

Zumaiakoa da Gipuzkoako berrienetakoa; iaz inauguratu zuten. Kultur Zentro Islamiarreko kideek diotenez, herrian bada musulmanen komunitate bat, eta erlijioa praktikatzeko toki bat edukitzeko sortu zuten. Errezorako elkartzen dira, eta, horrez gain, hitzaldiak eta haurrentzako arabierako klaseak ematen dituzte.

378

UDALEN ZOR BIZIA MILIOITAN2014ko abenduko datuen arabera, Gipuzkoako udalen zor bizia 378,5 milioi eurokoa da. 2006tik areagotzen joan zen zorra; maila gorenera 2010ean iritsi zen, 482 milioira. Geroztik nabarmen jaitsi da: 464 milioi eurokoa zen 2011...

Meskitari erreparatu diote

Azkoitian, Floreaga Berri plazan meskita berri bat eraikitzeko asmoa du herriko musulmanen komunitateak, eta kezka sortu du horrek bertako auzotarren artean. Horregatik, "harrituta" daude komunitate horretako kideak. Hala dio Azkoitiko meskitako presi...

Mozorroak eta dantza, jaietan

zkenetan dira Beasaingo Loinatz jaiak. Joan den ostiralean hasi zituzten ospakizunak, eta igandean amaituko dira. Ordura arte, ordea, festara batzeko hamaika aukera egongo da.Erraldoi eta buruhandien konpartsak ibiliko dira gaur arratsaldean herriko k...

Legeak ukatzen dien babesa

Preso jarraitu beharko duela jakin du Ibon Fernandez Iradik duela bederatzi egun. Senideekin egindako lehen hitzetan, zer moduz dauden galdetu die. Minez, haserrez, tristuraz, zalantzaz eta beldurrez hartu du Jurdana Anton lehengusinak Parisko dei auzitegiaren erabakia; eta hunkituta presoaren jarrera: “Momentu horretan, zuk bera babestu eta animoak eman nahi dizkiozunean, bera gugatik arduratuta dagoela jakiteak...

Oholtzatik poltsikora

nor ez da ez hotz ez bero geratuko". Halaxe jakinarazi dute. Monolokos bakarrizketa saioak barreterapia, txantxak eta umorea ziurtatzen ditu. 30 minutuko agerraldi labur eta dinamikoak dira, eta Donostiako Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan ikusi ...

Futbolaren aurretik, bertso derbia

Realaren eta Athleticen arteko azken partidetan egin bezala, Real Sociedad Fundazioak igande honetarako bertso derbia antolatu du. Arratsaldeko futbol partidaren aurretik, bertsoez gozatzeko aukera izango da Donostiako Antzoki Zaharrean. 12:30etik aurrera, sei bertsolari arituko dira kantuan; Realaren aldetik, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio; eta, Athleticen aldetik, Igor Elortza, Jon Maia eta Jone Uria. Gai-jartzaile lanak, berriz, Aitzol Barandiaran kazetari eta bertsolariak egingo ditu.

Bertso derbia

Donostiako Antzoki Zaharrean, 12:30ean hasita.

Errugbiarekin zaletzen

Irun, Hendaia eta Hondarribiko haurrak baloi obalatu batek eta H forma duten zutoinek ere batuko dituzte hemendik aurrera. Izan ere, hiru herri horietan martxan jarri berri dute haurrentzako errugbi eskola. Hendaiako Stadek eta Rugby Club Irunek sustatu dute eskola, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren laguntzarekin. Akitania-Euskadi Euroeskualdeak ere diruz laguntzen du proiektua.

Joan den azaroaren 23an aurkeztu zuten errugbi eskola berria, Hendaiako Ondarraitz estadioan. Hiru udaletako ordezkariak zein kirol mundukoak izan ziren hitzarmena sinatzen eta ondorengo aurkezpenean.

Iñaki Alberdi Irungo errugbi taldeko presidentea izan zen hitzarmenaren sinatzaileetako bat. Gogorarazi duenez, partzuergoari bi klubek egin zioten proposamena, "ekonomiaz eta beste hainbat gauzari buruz arduratzeaz gain, kirola ere laguntzen dutelako". Hala ere, "arazo" bat dagoela aitortu du Alberdik: "Kontua da, Irunen eta Hondarribian, haurrek 12 edo 13 urtera arte ezin dutela kirola aukeratu, Eskola Kirola egin behar dutelako. Gero bakoitzak nahi duena hauta dezake". Horregatik, adin horretako ikasleekin errugbia ikastetxeetan lantzen hasi dira, Hendaiako zein Irungo errugbi taldeetako begiraleekin. Euskara, gaztelera eta frantsesa hitz egiten dute begirale horiek.

Udalerri bakoitzeko ikastetxe banatan hasi dira bidea egiten, "proba gisa". Hezkuntza fisikoko eskola orduetan errugbiaren hastapen saioak egingo dituzte. Astean bi orduz izango dira, eta bost aste iraungo dute eskolek.

Eskola horiez gain, pixka bat haratago joan nahi dute Txingudi Rugby Eskolako kideek: udaberrian txapelketa txiki bat egin nahi dute ikastetxeen arteko partidekin. "Euren maila zein den ikusi nahi dugu", azaldu du Alberdik. Pixkanaka gainontzeko eskoletara hedatu nahi dute.

Egoera desberdinak

Errugbi zaletasuna ez dago maila berean Ipar eta Hego Euskal Herrian, eta horren jakitun dira proiektuaren bultzatzaileak. "Hendaia, Donibane Lohizune, Miarritze eta abarretan indar handiagoa du errugbiak, kirol nagusia da. Bidasotik honantz, alderantziz da; futbola besterik ez dago", iritzi dio Alberdik. Bi kluben egoera ere desberdina da. Hendaiako taldeak ehun urte dituela nabarmendu du, eta Irungoak, berriz, 45. "Hor ere badago aldea". Hori horrela, errugbi zaletasuna bultzatu nahi dute eskolaren bidez: "Irun eta Hondarribiko haurrek kirol hori gehiago ezagutzea da gure asmoa".

Uste dute errugbiak "aukera asko" ematen dizkiela haurrei, eta interesgarria dela haientzat errugbian aritzea. Haren esanetan, muga fisikorik ez dago, beste zenbait kiroletan bezala: "Garaiera altukoek, txikiek, argalek, lodiago daudenek... edonork joka dezake errugbian; ez dago patroi jakinik". Gainera, beste mota bateko balioak eskaintzen dizkie kirol hori egiten dutenei: "Epailea zein arerioa errespetatzen dira, eta, gainera, partida bukatuta hirugarren zatia jokatzen da, beste taldearekin". Balio horiek hedatu nahi dituzte.

Orain arte, igandetan

Txingudi Rugby Eskola ez da Irungo haurrek ezagutu duten gisa horretako lehenengoa. Izan ere, Lehen Hezkuntzako ikasleek orain arte igandeetan bakarrik egin ahal izan dituzte entrenamenduak, Eskola Kirolarengatik. "Astearte eta ostegunetan, futbol, eskubaloi edo saskibaloiko entrenamenduak izaten dituzte. Larunbatetan, berriz, partidak jokatzen dituzte. Gainontzeko kiroletarako, errugbia barne, igandea eta astelehena bakarrik geratzen dira libre", azaldu du Rugby Club Irungo presidenteak.

Egun, zehaztu duenez, haurren mailan, kimuetan eta benjaminetan eskola bana dute, eta guztira 60 bat haur dira. Zifra "polita" dela uste du, baina jokalari horiek, adina aurrera joan ahala, kirola uzten joan daitezkeela uste du. Ziur Txingudi Rugby Eskolak indar handiagoa emango diola kirolari Bidasoaren bi aldeetan.