Unai Zubeldia
Hilabete iraungo du hurrengo Hamabostaldiak. Egutegia jolasean hasten da tarteka, eta, Donostiako Jazzaldiari jarraipena emanda, irailaren 1era arte 90 emanalditik gora izango dira Gipuzkoako hiriburuan eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta txokotan. Mitoak eta tradizioak izango ditu oinarri Donostiako 79. Musika Hamabostaldiak, eta, tartean, Pablo Sorozabal Donostiako konpositorea omenduko dute, hura hil zela 30 urte bete diren honetan.