Unai Zubeldia
Tentsio handikoak" izan dira azken bi egunak. "Baina merezi izan du". Gipuzkoako autobus zerbitzuetan azken unean patronalarekin akordioa lortuta, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek atzo eguerdian bertan behera utzi zuten gaurko, biharko, uztailaren 20rako eta 21erako deituta zeukaten greba. Ekainaren 8an ere lortu zuten aurreakordioa —greba deialdia eginda zeukaten ekainaren 19, 22 eta 25erako—, baina, "aurreakordioan adostutakoa bete gabe", egoera okertu egin zen ondorengo bileretan. Atzoko adostasunarekin, ordea, oraingoz elkarri konfiantza ematea erabaki dute bi aldeek. Gipuzkoako 35 bat enpresatako 5.000 langile inguru zeuden deituta grebara, Lurraldebus, Ekialdebus, Dbus eta Pesakoak tartean.