gipuzkoa

I. Mitoaldia

Urriaren 30etik azaroaren 4ra, mitologiaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu ditu Ataungo Barandiaran museoak: Urriaren 30etik azaroaren 3ra Ikastetxeentzako tailerrak. Bizi mitologia bertatik bertara! tailerrak egingo dituzte, aste osoan, ikastetxeekin. 10:30etik 13:30era. Azaroak 1 Ipuin kontaketa. Ipuin kontaketa antzeztua egingo dute Marimundukoren eskutik, Barandiaran museoan. Bi saio egingo dituzte: 11:00etan lehena eta 12:30ean bigarrena. Prezioa: 2,5...

Mitoak, ipuinetatik harago

Mitoak, ipuinetatik harago

Eider Goenaga Lizaso
Joxemiel Barandiaranek Ataunen eta Euskal Herri osoan bildutako mito, kondaira eta elezaharrak ez ahazteko, urte osoz egiten du lan Ataungo Barandiaran museoak, baina euskal mitologiaren inguruan egiten dituzten jarduera guztiak aste bakarrean bildu eta indartzeko apustua egin dute aurten.

Olagarro eta biok, armadatik ihes

Danel Agirre
Estatu Islamikoari aurre egiteko Borja Senper presidenteak soldadutza berrezarri zuenean, neurria guri eragitera zihoanik imajinatu ere ez genuen egin Olagarro anaiak eta biok.

[Herriz herri] Zerain. Paisaia eta kultura bat eginda

[Herriz herri] Zerain. Paisaia eta kultura bat eginda

Loinaz Agirre

Txikia izanagatik, Euskal Herrian oso ezaguna da Zerain, tokiko garapenean eredu eta aitzindari baita. Herriaren etorkizuna bermatzeko urratsak egiten hasi ziren XX. mendearen amaieran, iraganera begiratuta, auzolanean oinarrituta eta ondarea berreskuratuta. Arantza Ruiz Larrinaga alkatearen (Donostia, 1965) deskribapenaren arabera, "inguru politean dagoen herri txikia da Zerain, euskalduna, eta kultura, ohiturak eta ondarea mantendu dituena".

[Museora] Larraulgo Ekomuseoa. Herriak museoari, museoak herriari

[Museora] Larraulgo Ekomuseoa. Herriak museoari, museoak herriari

Eider Goenaga Lizaso

Herri txikia da Larraul, 250 biztanle ingurukoa, baina, udalaren eta herritarren elkarlanetik sortuta, badu museo bat 1998tik. Bi urtez herriko baserri eta etxeetan gordeak zituzten tresnak bildu, katalogatu eta txukundu ostean, museo etnografikoa atondu zuten, eta udaletxearen eraikin berean dago ordutik. Erakusketa iraunkor hori indarberritzeko beharraren ondorioa izan zen, bestalde, Larraulgo Ekomuseoaren sorrera. "2009ra arte, herritar boluntarioen eskutik egiten ziren museoko eta San Esteban elizako bisita gidatuak; 2009tik aurrera, Dina7 kultur elkarteak hartu zuen egiteko hori, eta ekomuseo bihurtu zen museo etnografikoa", azaldu du elkarteko kide Pili Otaegik.

“Ahaztuta daukagu umeen futbola jolasa dela oraindik ere”

“Ahaztuta daukagu umeen futbola jolasa dela oraindik ere”

Ane Olaizola

Umeen futbol partidetan gero eta sarriago ikusten dira gurasoen arteko liskarrak, entrenatzaileen eta epaileen aurkako irainak, edo beren seme-alabekiko jarrera lehiakorrak. Umeek txikitatik futbolean jasaten duten presioaz, lehiakortasunaz eta horien ondorioez ohartarazteko, Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionalera dokumentala egin zuen iaz Iñaki Ansok (Donostia, 1960). Zarautz kirol elkarteak antolatuta, dokumentala emango dute asteartean, 19:00etan, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, eta Ansorekin solasaldia izango da gero.

Azken puntada epaiketarako bidean

Azken puntada epaiketarako bidean

Eider Goenaga Lizaso

Azaroan bederatzi urte beteko dira Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak Balentziaga museoa eraikitzeko obren inguruko ustezko irregulartasunen auziarekin aurrera egitea erabaki zuenetik. Hiru auzipeturekin iritsi da Balentziaga auzia epaiketa bezperara, eta litekeena da epaiketa soilik horietako biren kontra egitea, udan Julian Argilagos arkitekto eta proiektuaren egilea auzi-ihesean deklaratu baitzuen epaitegiak. Mariano Kamio Getariako alkate ohia (EAJ) eta Balentziaga Fundazioko zein Berroeta Aldamar elkarte mugatuko arduradun nagusi izandakoa, eta Argilagosen Hemen Art enpresako Rolando Paciel arkitektoa dira beste bi akusatuak.

Esperientzien azoka berritzailea

Esperientzien azoka berritzailea

Unai Zubeldia
Urola erdialdeko, Gipuzkoako eta Euskal Herriko lehen sektoreko produktuak identifikatu eta eskuragarri izateko saltoki iraunkorra: horixe izan nahiko luke urte amaierarako Azpeitiko Azoka plazan eraikitzekoak diren Elikaguneak, "jatorria, gardentasuna eta erosketa esperientzia pertsonalizatuak" oinarri hartuta.

Emakumeen sare sozial propioa

Emakumeen sare sozial propioa

Itzea Urkizu Arsuaga

Hutsune bat betetzea, hori izan zen Gemma Zelaiaren helburua (Tolosa, 1983)Womansarea sortu zuenean. "Tresnaren bat beharrezkoa zen esparru guztietan emakumeen ikusgarritasuna, parte hartzea eta jabekuntza sustatzeko". Tolosarrak asmo horri helduta ekin zion lanari, 2014an. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak enpresa hazitegiak jarri zituen martxan urte hartan bertan, Lehiberri zentroan, eta bulego horietako bat eman zioten Zelaiaren enpresa proiektuari. Alde horretatik, Womansarean murgiltzea "ispiluari begiratzea" izan da Zelaiarentzat: ekintzaile bat ekintzaile askorentzako talaia bat eraikitzen.