gipuzkoa

Kilometroak 2017

Lau gune dauzkate prestatuta Oñatin aurtengo Kilometroak festa handirako. 09:30ean egingo dute hasierako ekitaldia, Ikastolan, eta 19:00ak aldera amaituko da azken kontzertua, Willis Drummond taldearena, 4. gunean: 1. gunea: Ikastola 09:30. Hasierako ekitaldia. 10:00. Udaberri dantza taldea, plazan. 11:00. Hutsun taldea, plazan. Ordu berean, Kulki taldea: haur eta umeen euskal jolasak pilotalekuan. 11:30. Omenaldia Santa...

Oihu egiteko gonbita

Oihu egiteko gonbita

Unai Zubeldia

Irrintzika esnatuko da etzi Oñati; txilioka, oihuka, deiadarka. Lekaioka, alegia. "Aspaldiko euskaldunek herrian erabiltzen zuten deia edo irrintzia da lekaioa; abisuak pasatzeko, arazoak komunikatzeko zein urrun zeudenei hurbiltasuna adierazteko". Aitor Guridi Oñatiko Txantxiku ikastolako zuzendariordearen azalpena da hori. Ikastolako arduradunek auzolana irudikatzeko asmoz aukeratu zuten Lekaixoka! leloa —irrintziaren errepresentazioa da irudia—, eta, irrintzi doinuaren jiran, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaiarekin bat egiteko deia egin dute antolatzaileek. Jadanik prest dauzkate ibilbideko lau gune nagusiak: Ikastola, San Martin, Asentzio eta Berezao. 09:30ean hasi eta 19:00ak aldera amaitu, gozatzeko hamaika aukera izango da egun guztian.

Botea jartzea, identitate ikurra

Leire Narbaiza
Kamerungo lagun bati poteoa zer zen azaldu ziotenean, dirua banatzeko era berdinzalea zela kontatu zioten, kaleko taberna guztiek negozioa izan zezaten, modu "sozialista" dirua banatzeko. Ez dakit oso azalpen egokia den, baina grazia handia egin zigun.

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

Aitziber Arzallus

Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). "Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du". Usurbil herri "bizia" dela dio, eta usurbildarrak, "konpromiso sozial handikoak"; "horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak".

“Txakur ona edukitzea ez da dena; mila faktore daude”

“Txakur ona edukitzea ez da dena; mila faktore daude”

Aitor Biain

Eder txakurrarekin batera, bikote ederra osatzen du Jose Mari Bengoa Urzabalek (Oñati, 1951). Emaitzak dira horren erakusle, hirugarren urtez jarraian jantzi baitu txapela Gipuzkoako Artzain Txakurren Lehiaketan. "Pozik" eta egindakoa "dagokion moduan" baloratuz, umil kendu du txapela burutik: "Gipuzkoan ez dago maila handirik orain, egia esan. Dena dela, horrekin ez dut gutxietsi nahi lortutakoa". Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute bihar, Atxondon (Bizkaia).

“Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa”

“Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa”

I. Lasa Etura

Bi aukera genituen: ostrukarena egin edo erronkari heldu". 2015ean udal hauteskundeak irabazita, Altzoko alkate izendatu zuten Joseba Elduaien (Tolosa, 1978). Udaleko kideak berehala konturatu ziren saihetsezina zela Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-ren gaia. Aldez edo moldez, zerbait egin behar zuten.

Altzotik mundura

Altzotik mundura

Iñaki Lasa Etura

Ikusmina eragin du Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia filmak. Loreak-en arrakastaren ondoren, arreta sortu du Moriartiren proiektu berriak: Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-ren bizitza du ardatz, 2,42 metro garai zen gizasemearena. Donostiako Zinemaldian izango da estreinaldia, eta Sail Ofizialean lehiatuko da. Urrezko Maskorra lortzen saiatuko den euskarazko laugarren filma da Handia: Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak (1989), Garañok berak Jose Mari Goenagarekin zuzendutako Loreak (2014) eta Asier Altunaren Amama (2015) izan ziren aurrekoak. Etzi jarriko dituzte salgai filma jaialdian ikusteko sarrerak.