Herriz Herri

[Herriz herri] Zizurkil. Errimatzen dute goiak eta beheak

[Herriz herri] Zizurkil. Errimatzen dute goiak eta beheak

Jon Miranda

Ikerketa lana egin zuen Hernandorena herriko elkarteak, eta bailara historikoen toponimia bildu, egokitu eta gaur egungo errealitatera moldatu zuen iaz. Udalbatzak onartu zuen gero elkarteak egindako proposamena, eta, horrenbestez, sei bailaratan banatuta dago Zizurkil: Mendibailara, Buztinbailara, Akezkobailara, Elbarrena, Ergoiena eta guztien ardatza, herrigunea. Hain zuzen, herritarren parte hartzearekin bideratu dute Zizurkilgo herrigunean dagoen Pedro Mari Otaño plaza berritzeko proiektua. 2017ko aurrekontuan 212.580 euro gorde dituzte horretarako. Plaza azpiko azpiegiturak egokitu, zoladura berritu eta plaza erdian zuhaitza landatuko dute otsailean. Herritarrek hala erabakita, haritza.

[Herriz herri] Zestoa. Herri txiki, ondare handi

[Herriz herri] Zestoa. Herri txiki, ondare handi

Ane Olaizola

Gipuzkoako iparraldean, Urola Kosta eskualdean dagoen udalerria da Zestoa. 3.740 biztanle zituen iaz, baina demografia txikia izanik ere, azalera handiko herria da —43,69 kilometro koadro ditu—. Biztanle gehienak herrigunean bizi badira ere, sakabanatuta dauden inguruko auzo ugarik osatzen dute udalerria: Aizarna, Akua, Arroagoia, Arroabea, Iraeta, Lasao... Hain zuzen, hori da herriaren berezitasunik nabarmenena Josetxo Mendizabal alkatearen iritziz (Zestoa, 1955): "Herri txikiak bezalakoak dira auzoak, eta hori kontuan hartzekoa da Zestoa bere osotasunean kudeatzeko orduan". Horretarako auzo bakoitzarekin "ahalik eta harremanik zuzenena" eduki beharra dagoela azpimarratu du alkateak. "Eta konplexua da bakoitzaren eskaerak eta beharrak aurrekontuen arabera lehenestea".

[Herriz herri] Zerain. Paisaia eta kultura bat eginda

[Herriz herri] Zerain. Paisaia eta kultura bat eginda

Loinaz Agirre

Txikia izanagatik, Euskal Herrian oso ezaguna da Zerain, tokiko garapenean eredu eta aitzindari baita. Herriaren etorkizuna bermatzeko urratsak egiten hasi ziren XX. mendearen amaieran, iraganera begiratuta, auzolanean oinarrituta eta ondarea berreskuratuta. Arantza Ruiz Larrinaga alkatearen (Donostia, 1965) deskribapenaren arabera, "inguru politean dagoen herri txikia da Zerain, euskalduna, eta kultura, ohiturak eta ondarea mantendu dituena".

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat

Jon Miranda

Villabonak XIII. mende erdialdean dauka jatorria, Oria ibaiaren ertzeko beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala. Abagune historiko egokia zen hura. Batetik, garai hartan pil-pilean zegoen Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen merkataritza, eta, bestetik, Oria ibaia komunikabide ezin hobea zen garraio hura guztia bideratzeko. Lehenagokoa da, ordea, Amasaren inguruko lehen aipamena. 1025. urteko agiri batean agertzen da, besteak beste, Saiazko haraneko herrixka moduan.

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala

Aitziber Arzallus

Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). "Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du". Usurbil herri "bizia" dela dio, eta usurbildarrak, "konpromiso sozial handikoak"; "horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak".