Iritzia

‘Adixo’, kaixo, agur

Kaixo, lagunok, hemen nago berriro. Diosala egiteko kaixo baino gehiago gustatzen zait epa esatea (zuzentzaileek barkatuko didate intsumiso txiki hau: epari hatxerik ez jartzea). Edo ieup! edo aupa!. Baina kaixo? Ez dut batere gustuko. Inguruko inongo zaharrei ez diet entzun jardun korrientean kaixo-rik. Niri arrotza zait, eta “euskarago” delakoan zabaldu da olioa ur gainean bezala....

Ez dut azkoitiarra ematen

Hara! Ba hizketan ez duzu azkoitiarra ematen!”. Askotan entzun dut hori ezagutu berri dudan euskaldun batekin hizketan hasi eta nongoa naizen esan diodanean. Gehienetan pena moduko bat sumatu dut solaskidearen musajean, galera edo are traizio mingarri baten oihartzun. Tarteka hitz egiten dut Azkoitiko euskaran —Azkoitiko nire sukalkian, ez baitago Azkoitiko euskara bakarra—, solaskidea azkoitiarra edo...

‘Déjà vu’ sentsazioa

“¿Qué harías tú en un ataque preventivo de la URSS? Uuuurs, uuurs ¡No sé!” (Zer egingo zenuke zuk SEBSen eraso prebentibo batean? Ez dakit!). Lelo hori buruan darabilkit etengabe azken asteotan. Polansky y el ardor taldearen kantu ezagunaren esaldia da. Tira, ezaguna 1983an, argitaratu zen urtean, Gerra Hotz betean, gazte eta nerabe ginenondako. Orduko albistegiek...

Munduaren kontrola

Kasualitatez ezagutu nuen XXX —ezin dut izenik eman—, lehengusu-lehengusinen bazkari batean, nire lehengusina batekin zebilelako garai hartan, gero erromantzeak gutxi iraun bazuen ere. Alkoholez alaitutako sabel asebeteak eta bazkariko giro onak horretarako lagun genituela, solasaldi labur baina mamitsua izan genuen bazkalostean XXX-k eta biok. Geldi egotetik orduko 220 kilometroko abiadurara segundo gutxitan igarotzen den autoaren...

Gure ileak

Leire Narbaiza Masha Aminiren heriotza salatzeko Iranen izan diren protesten irudiek bete dituzte sare sozialak. Emakumeak beloak eranzten, erretzen, ile luzea mozten… kale erdian zein etxeetan. Hunkigarriak egin zaizkigu askori. Beste batzuek, ostera, Mendebaldearen propagandatzat hartu dituzte. Jakina, eurei inoiz ez dietelako burua estaltzeko obligazioa inposatuko! Egia da Khomeinik Irango Islamiar Errepublika ezarri zuenean emakumeak...

Julia Roberts eta biok

Juan Luis Zabala Gaztetatik naiz zinemazalea, eta oraindik ere zinemazaletzat daukat neure burua, garai bateko grina dezente apaldu bazait ere, logikoa ere badenez. Inoiz ezin izan naiz, ordea, Donostiako Zinemaldiaren oso zale izan. Ez naiz inoiz Zinemaldiko jai giroaren partaide eta konplize sentitu. Zinemaldian izan naizenean —ikusle soil zein kazetari lanetan—, arrotz sentitu izan naiz...

Oroitzapenak

Leire Narbaiza Etxe-birgaitze saioak modan daude telebistan azken bolada luzean. Ia beti iparramerikarrak izaten dira programak; beraz, etxeak ikaragarri handiak dira, barruko hormarik ia ez daukatenak (sardinak erretzen ez dituzten seinale) eta aurrekontu astronomikoak dituztenak. Atentzioa ematen dit beti “oroitzapen berriak” sortzea opa dietela saiokoek etxejabeei, ez zoriontsu bizi daitezela, disfruta dezatela etxeaz edo bertan...

Behi argalak

Juan Luis Zabala Garai gogorrak iragartzen ari zaizkigu Olano, Urkullu, Sanchez, Macron eta haien kide, gogaide eta burkideak: ez ametsik egiteko behi gizenekin, behi argalen garaia datorrela; pentsatzeko gerrikoa estutzeko beharko dugun hurrengo zuloa non egin, aurrekotik urrun. Ez digu grazia handirik egin. Duela hamarkada bat ere samurtu ginen “gure ahalmenen gainetik” bizi ginela ohartarazi...

Aitaren eskopeta

Leire Narbaiza Uda izaten da elkartzeko erabiltzen dugun urteko sasoia. Libreago gaudelako oporretan egonez gero, eguna luzeagoa delako eta eguraldiak ere normalean laguntzen duelako. Aspaldian ikusi gabeko lagunak, familia zabala, kanpoan bizi diren horiek batzeko eta elkartzeko aprobetxatzen dugu opor bueltako garaia. Aurtengoa, batez ere, halakoa izan da, jende asko ez delako azken hiru urteetan...

Kirola garbigune gisa

Juan Luis Zabala Irudi ikusgarri asko utzi ditu aurten Frantziako Tourrak, horietako asko ederrak eta gogoangarriak, baina oso bestelako bideo bat ekarri nahi dut gaur hizpidera, niri behintzat barruan zimikoa egin didalako. Ez da, nik dakidala behintzat, telebistan ikusi, sarean baino ez, eta kalitate tekniko kaskarrez egina da. Zale batzuk ageri dira bideo horretan, Tourreko...