Danel Agirre
Premier League-ko terminologia garaikidean, plastic club deitzen zaie xeke baten patrikari tiraka eliteko estatusa erosten duten taldeei. Plastic fan, berriz, lehiaketa horren ospe soziala dela eta estadioetara arrimatzen hasi eta sarreren garestitzea eragin duten turista, start-up sortzaile eta gisakoei. Polimeroekin zerikusia duten irainok dira mingarrienak Ingalaterrako futbolean: egiazkotasun eta printzipiorik eza adierazten dute guztiek, oportunismoaz gain.