Leire Narbaiza
Azken boladan nahiko zeregin gogaikarrian nabil sartuta; medikutan, alegia. Laguntzaile gisa joaten naiz proba eta kontsultetara, eta aukera izan dut Eibarko ospitale berrian probatzeko. Estetikaz ez dut ezer esango, baina barruko kolore eta uniformetasunaz asko idatz liteke. Aurreko baten, erradiologian sartu ginen. Ez zegoen inor karraju luze hartan, eta beldurrezko film baterako lokalizazio egokia izan litekeela begitandu zitzaidan. Hormak eta ateak kolore berdekoak, baina ilar-pureak duen berde hori, 70eko hamarkadatik ateratakoa iruditu zitzaidan. Dena berdina ospitale osoan, ez dago mediku edota espezialitateen izenik ateetan, zenbakiak besterik ez. Eta zenbakiak Osakidetzako urdin horretan... Ez dira ondo ezkontzen kolore biak!