Iritzia

Ez da ezbehar kimiko larri bat

Danel Agirre
ETBk prime time-rako gorde ohi dituen formatu horietako baten sinopsia dirudi: Alemaniako familiari astebetez Euskal Herria erakustea tokatu zait. Jende horrek planak garaiz egitearena oso serio hartzen duenez, duela bi urtez geroztik zehaztuta neukan bidaiaren data.

‘Hau dek umorea…’

Leire Narbaiza
Hau dek, hau dek umoria. Kontsolatzeko, kontsolatzeko euskaldun jendea!". Halaxe amaitzen da euskal kantu ezagunenetakoa, umoreari erreferentzia eginda, kalean gora eta behera ibili ondoren. Denok irribarrea ahoan abesten dugu bukaera hori, parranda giroan kantatuz gero, behintzat.

Jolas batek salbatu nau

Danel Agirre

Ska tronpetatsua eta zabor poltsekin jositakoak diruditen jaka eta txaleko termikoak bezainbeste gorrotatzen ditut, ia-ia, autoz egindako joan-etorri luzeak (zabor poltsekin jositakoak diruditen jaka eta txaleko termikoekin jantzita, ska tronpetatsua entzunez autoz egindako joan-etorri luzeak amestu izan ditut, eta izerdi hotzetan blai esnatu). Gauza jakina da autoan usteltzeari diodan alergia berbera partekatzen dutela nirekin haurrek ere. Ezinikusi hori, beraz, txikitatik kronifikatu zait.

Beti-gazte jendea

Leire Narbaiza

Eskuko telefonoan instalatzen diren joko horietan ibiltzea gustuko dut, erlaxatu eta burua husten laguntzen didatelako. Halakoetan ibili zareten guztiok badakizue publizitateak tartekatzen dituztela, eta ikusiz gero, sariren bat ematen dutela. Segundo gutxi irauten dute iragarkiok, eta horregatik sakatzen dut play. Baina aurrekoan spot horietako batek pot eginda laga ninduen.

Adi, penagarri irtengo zara eta

Danel Agirre

Ai Weiweik slurfrfrfr ozen batekin zurrupatzen ditu fideo txinatarrak. Alboko mahaian bazkaldu du gaur ere. Slurfrfrfr-a baretu bezain pronto, patrikatik txotxa atera eta haginen arteko soberakinak birziklatzeari ekin dio, pazientzia osoz. Egunero errepikatzen duen errituala da, jai eta aste irensten du 8,90 euroko menu berbera, bion kutuna den jatetxe xumean. Ordaintzera joandakoan, irribarrea irten zaio: bazkaltiarrentzat mostradorean lagatako egunkariak bere argazkia zekarren azalean. Ez dakit Berlinen bizi denetik alemana ikasi ote duen; ezezkoan nago. "Bizirik den artista handiena", zioen lerroburuak. Irteterakoan, inork ez dio eskatu selfie-rik. Hogei bat bider topo egingo genuen dagoeneko gure ostatu begikoan, eta lasai demonio xurgatu ahal izan ditu otorduak —slurfrfrfr— beti.

Abituak, burukoak eta plastikoak

Leire Narbaiza

Uda honetan nobedadea izan da Arraten, moja komunitate bat bertan jarri delako bizitzen antzinako ostatuan, gero Krabelin jatetxe-hotela izan zen horretan, iritsi eta ezkerretan dagoen horretan. Ez dakit noiztik, baina mende erdi baten, gutxienez, egon dira leku horretan ostalaritza negozioak, gorabehera handiekin. Kontua da elizbarrutiarena dela jabetza, eta horregatik lortu dutela lekaimeek espazio hori.

Norbait Manet bat saltzen ari da

Danel Agirre

Marka da 2018an testu bat hain lerdetsu hasi beharra, baina alboko mahaia okupatzera zihoan neskari erreparatu bagenion —Montesek ere onartuko luke hau—, espazio falta zela-eta gure muturretik hogei zentimetrora pasatu ziren bere zango hipnotikoengatik izan zen. Eseri zenerako biografia idatzi nion nik, terraza batean nagoen bakoitzean egin ohi dudan moduan. Eta Ekialdeko errepublikaren bateko herritartasuna eman. Zigarro zuri, luze eta mehe-mehe horietako bat piztu zuelako, eta nik Berlinen zigarro zuri, luze eta mehe-mehe horietakoak pizten dituzten emakume ilehori guztiak Ekialdeko errepublikaren bateko herritartzat ditudalako. Halakoetan intuizio klinikoa dudanez, iritsi berri zen laguna agurtzera altxatu zenean, Minskeko edo Volgogradeko azentu exotikoaren zain geratu nintzen. Chamberiko aberaskumearen espainol ezin ozenagoan, "¡Mi vidaaaaaa!" batekin egin zion diosala, ordea. Biografia zerotik berridatzi nion bizkor.

Parkean udan eta desorduetan

Leire Narbaiza
Ia guztiok izan dugu parkeetan ibili eta egotearen esperientzia. Batzuek umezain ibiltzeagatik eskolaz kanpoko egun eta orduetan. Ia guztiok ume denboretan.

Zintaren bukaera ikusten dugu

Danel Agirre
Gure txakurrak astero antolatzen du pikete informatiboren bat Airbnb-ren aurka. Atariko metalezko pasarelaren dardarak gurpildun maleta baten igarotzea iragartzearekin, Tikak ozen eta mehatxari ekiten die marmarrei.

Autoktono, ‘txomingero’ eta ‘beraneanteak’

Leire Narbaiza

Euskal Herri atlantikoan kostalde eta barrualdearen arteko muga nahiko difusoa da. Jakina, Idiazabal edota Leintz-Gatzagakoa izanda, zalantza gutxi egon liteke. Baina gauzak aldatu egiten dira kilometro batzuk iparrera eginez gero. Baiona edo Bilbo barrualdea dira? Kontua da gure imajinarioan itsasoan bertan dauden herriak direla kostaldea. Hamar kilometro barnera eginez gero, barrualdetzat dugu herria. Horrek sekulako nahasteak eragiten dizkigu eguraldi iragarpena entzutean, adibidez. "Kostaldean fresko egingo du, baina barrualdean bero". Errenteria/Orereta edo Eibarkoa izanda, zer jantzi behar dut, mahuka luzea ala laburra? Badaezpada, mahuka motza txaketa arintxo batekin...