Sailkatugabeak

Su olinpikoa Hondarribian

Su olinpikoa Hondarribian

Martxan da Hondarribiko Herri Olinpiaden hirugarren aroa. Herriari bizia eman nahi diote gazteek, uste baitute gaur egun ez dagoela eurentzako moduko aisia alternatiba egokirik.

Urdinduz Eguna

Marea Urdina eta Gautena elkarteek prest dute Azpeitiko igandeko Urdinduz egunerako egitaraua. 11:00. Marea Urdinako kideek mila kamiseta urdin banatuko dituzte Loiola auzoan. 11:30. Loiolatik Azpeitiko plazara ibilaldi urdina egingo dute, erraldoiekin, trikitilariekin eta ttuntturruekin. Plazan, aurpegia margotzeko gunea, puzgarriak, jolasak eta abar egongo dira umeentzat, eta jan-edanik eta musikarik ere ez da faltako. Azoka...

Berdel Eguna

Berdela oinarri hartuta, bihar egun osoko jaia izango dute Mutrikun. 10:00-14:00. Izan arrantzale haurrentzako tailerrak, portuan, kofradia zaharraren arkupean. 10:30. Mutrikuko XV. Belaontzien Arteko Txapelketa. 10:30. Merkatu txikia. Mutrikuko eta eskualdeko ekoizleak, portuan. 11:00-14:30. Artisau eta sortzaileen azoka, Txurruka plazan. 12:00. Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel plazan. 13:00. Berdel pintxoen dastaketa, portuan. 13:00. Trikitilariak, kalez kale....

Motzean

Dantzari bat? Pina Bausch dantzari alemaniarra. 2009an hil zen Bausch, baina mito bat bezalakoa da niretzat. Antzoki bat? [Donostiako] Gazteszena esango dut. Nire etxea balitz bezala sentitzen dut. Musikari bat edo musika talde bat? Hothouse Flowers Irlandako taldea. Bertan aritzen da Liam O Maonlai. Herri bat? Dantzatu nahi nukeen herri bat bisualizatuko dut: Elorrio [Bizkaia]....

Herritarren Batzarraren proposamenak

Gipuzkoako Herritarren Batzarrak urtarrilean aurkeztu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako nekazaritzaren eta klima aldaketaren bueltan prestatutako bederatzi gomendioak. Eider Mendoza Gobernantza foru diputatuak joan den astean jakinarazi zuen zer konpromiso hartuko dituzten gomendio horiei erantzuteko. 1. proposamena: landa eremuko jabeei konpentsazio ekonomiko bat itzultzea zerbitzu ekosistemikoetan dituzten ekarpen kopuruaren arabera, eta gizarteari balio horiek zabaltzea. Eider...

Xabi Oroz: “Erabakigarriak izaten dira Iraurgik lortzen dituen partzialak”

Xabi Oroz: “Erabakigarriak izaten dira Iraurgik lortzen dituen partzialak”

U. Z. 2016an egin zuen Xabi Orozek (Azkoitia, 1996) Azpeitia-Azkoitia aldetik Donostiarako bidea, eta Gipuzkoa Basketen partida gehien jokatu duten jokalarien artean hirugarrena da jada: 182. Kanporaketak jokatzeko postuetan egonkortuta, azken asteotako bolada onari jarraipena emateko helburua du azkoitiarrak. Joan den igandean Burgosi irabazita (84-79), ondo iritsiko zarete derbira, ezta? Bai. Garaipen handia izan zen...

Ibon Guridi: “Guretzat oso garrantzitsua da harmailak bero-bero egotea”

Ibon Guridi: “Guretzat oso garrantzitsua da harmailak bero-bero egotea”

U. Zubeldia Ez da gehien jokatzen duen jokalaria —partidako hamasei minutu; sei jokalari dauzka aurretik—, ezta puntu gehien saskiratzen duena ere —5,6 partidako; lau jokalari dauzka aurretik—, baina Iraurgiren zutabeetako bat da Ibon Guridi (Azpeitia, 1992). Kapitain rolean, aurreko denboraldiko balentria berdindu nahiko luke igandean, Gipuzkoa Basket mendean hartuta. Sailkapeneko zuloan egonda ere, natural bizi...

Gnat Zinema

Atzo hasi zen Gnat Zinema, Donostian, Gipuzkoako natura eta ingurumeneko zinema erakustaldia, eta beste bederatzi saio izango dira gaur hasi eta ostegunera bitarte. 19:00etan hasiko dira saioak. Gaur Eibar. El leopardo de las nieves. Coliseo antzokian. Mutriku. We The Power. Zabiel kultur etxean. Martxoak 28, asteartea Donostia. Salvar Tenerife. Aquariumean. Azpeitia. Aware. Soreasun. Ordizia. Fire...

Klimari buruzko erakusketa Donostian

Gnat Zinema egitasmoaren lehen jardunaldiarekin batera, atzo zabaldu zuten klima aldaketari buruzko erakusketa, Donostiako Okendo plazan, eta apirilaren 10era bitarte egongo da ikusgai. Klima aldaketak munduko ekosistema nagusiei nola eragiten dien irudikatu nahi izan du Joaquin Araujo film zuzendari eta naturalista espainiarrak. Hura da erakusketaren komisarioa. AXA fundazioak eta Lunwerg Editoresek aldundiarekin elkarlanean ondu dute...

Motzean

Gurutze Gorriko lanak amaitutakoan, zer egitea gustatzen zaizu? Familiarekin egotea, alabaren futbol partidak ikustea eta bidaiatzea. Bidaiatzeko toki bat? Kataluniara joaten gara oporretan. Zuzendari karguak aukerarik uzten dizu oporrak hartzeko? Oporretan oporrak egiten ditut; deskonektatzeko aukera izaten dut. Zure bulegotik Anoetako futbol zelaia ikusten da. Futbola gustuko duzu? Kirola gehiago gustatzen zait ikustea egitea baino....