Sailkatugabeak

N-1 eta A-15eko lotura aztertzeko, 476.000 euro

Andoaingo Udalak 476.000 euro jasoko ditu Espainiako Gobernutik, Bazkardon N-1 eta A-15 autobideen lotura nola egin aztertzeko. Andoaingo Udalak EH Bilduren zuzenketa bati esker jasoko du diru sail hori. “Egoera kaskarrean dauden guneak biziberritzea, eta ingurumenari, klimari, energiari, urari eta mugikortasunari lotuta hobekuntzak lor daitezkeen ikertzea” da xedea. Kritiko hitz egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak,...

Mondragonen jarraitu edo ez erabakitzeko eguna

Mondragonetik atera eta korporazioarekin harreman eredu berri bat izateko proposamena egin dute Ulma eta Orona kooperatibek. Eta bazkideek gaur dute proposamenarekin ados dauden edo ez bozkatzeko eguna. Ulmak Donostiako Illunben deitu ditu bazkideak ezohiko batzarrera. Oronak, berriz, Hernaniko bere egoitza nagusian egingo du batzarra. Bi kooperatibek urte askoan agertu dituzte desadostasunak korporazioarekin, eta ez da...

Ukrainatik Tolosaraino, abesbatza lagun

Aurten ere urri amaieran iritsi zen Tolosako Abesbatza Lehiaketa, eta berezia izan zen, COVID-19aren ondorengo normaltasunera itzuli zelako lehiaketa. Berezi, ordea, txapeldunak ere bihurtu zuen berezi, Ukrainako Sofia Chamber Choir abesbatzak lau sari lortu zituelako Tolosan; sari nagusia, tartean. Olexii Xamritski zuzendariak kontatu zuen bunkerretan aritu zirela entseatzen.

AP-8ko zaborrak, baimenik gabe, mendialdean

Hainbat urtez aldundiak azpikontratatutako zenbait enpresa legez kanpo hondakinak pilatzen aritu dira Usurbilen, Aritzeta eremuan, AP-8 autobidearen bazterreko mendialde batean. Hala aitortu diote zeregin horietan aritu diren langile batzuek BERRIAri. Urtsuaranen (Idiazabal) eta Alegian ere antzeko eremuak daudela salatu dute langile horiek. Horrez gain, langileen lan baldintzak ez direla errespetatzen ere salatu du ELA sindikatuak.

Motzean

Atletismoa ez den beste kirol bat? Esku pilota gustatzen zait asko, eta tenisa ere bai, ikusteko. Lasterketarik maiteena? Bat esatekotan, Donostiako maratoia; nire markarik onena ere hantxe egin nuen. Eta beste bat esan beharko banu, Zegama-Aizkorrikoa. Pena bat daukat: mendiko lasterketak berandu deskubritu izana. Zer gaitasun izan behar ditu atleta on batek? Buruz indartsua izatea,...

“Zaplazteko handia jaso dugu”

“Zaplazteko handia jaso dugu”

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak minduta daude 68 lanpostu finko sortzeko deialdi publikoko lehen azterketarekin. Suhiltzaile askok ez dute gainditu, eta haserre daude aldundiarekin.

Bertso saioak

Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jiran, hiru bertso saio antolatu dituzte Donostiako Doka kafe antzokian. Etzi izango da lehenengoa, finalista ohikoekin. Unai Elizasu izango da gai jartzailea hiru saioetan. Abenduak 11, igandea (19:00). Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu, Jon Maia eta Aitor Sarriegi. Abenduak 29, osteguna (19:00). Maialen Arzallus, Miren Artetxe, Julio Soto eta Agin Laburu....

Motzean

Boluntariotza? Behar duenari laguntza ematea. Nire kasuan, adineko pertsonen ahotsa izatea eta haien alboan egotea. Zahartzaroa? Aurrerantzean ere aktibo izateko garaia, aldaketaren momentua, ezagutzak transmititzeko garaia eta bizitza bizitzekoa. Gaixotasuna? Une askotan, nahi dituzun helburuak betetzen uzten ez dizuna. Leku kutun bat? Aizpuruko gaina, Gabirian. Zaletasunen bat? Argazkilaritza, ikus-entzunezkoak egitea eta mendia. Amets bat? Aurora...