Futbolak salbatu du mundua

Futbolak salbatu du mundua. Hala esan daiteke. Ez futbolak bakarrik, bistan da, beste faktore batzuek ere eragin handia izan baitute gure salbazioan, baina futbola erabakigarria izan da. Batez ere Qatarren 2022an jokatutako Munduko Kopaz geroztik. Txapelketa haren aurkako protesta ugari izan zen. Qatar oso estatu antidemokratiko eta krudela zen, matxismo eta homofobia beldurgarrikoa, eta baldintza negargarrietan aritutako langile zapaldu asko...