‘Adixo’, kaixo, agur

Kaixo, lagunok, hemen nago berriro. Diosala egiteko kaixo baino gehiago gustatzen zait epa esatea (zuzentzaileek barkatuko didate intsumiso txiki hau: epari hatxerik ez jartzea). Edo ieup! edo aupa!. Baina kaixo? Ez dut batere gustuko. Inguruko inongo zaharrei ez diet entzun jardun korrientean kaixo-rik. Niri arrotza zait, eta “euskarago” delakoan zabaldu da olioa ur gainean bezala. Hain arraroa zen gure gazte...