Gure ileak

Leire Narbaiza Masha Aminiren heriotza salatzeko Iranen izan diren protesten irudiek bete dituzte sare sozialak. Emakumeak beloak eranzten, erretzen, ile luzea mozten… kale erdian zein etxeetan. Hunkigarriak egin zaizkigu askori. Beste batzuek, ostera, Mendebaldearen propagandatzat hartu dituzte. Jakina, eurei inoiz ez dietelako burua estaltzeko obligazioa inposatuko! Egia da Khomeinik Irango Islamiar Errepublika ezarri zuenean emakumeak txadorra erabiltzera derrigortu zituztela, eta...