Agurrak, etenak eta nerabeak

Leire Narbaiza Nire inguruan, umeen bigarren labealdiak haurtzaroa laga du. Zaharregiak gara hanka-gorririk edo seinik izateko, eta Lehen Hezkuntzan dabiltzanak urriak dira lagun eta familiako kumeen artean. Asko jota, aurrenerabeak dira, baina teenager-ak (tinajeruak euskara kolokialean) dira nagusi; puber-ak, alegia, fase horretan sartzen ari direlako. Latza da guztiondako. Gogorra nagusiondako, agur esan behar diogulako “geure” umeari, kalean eskua ematen zigunari,...