Eneritz Maiz Etxarri
Urteak dira Gaztaren Ibilbidea sortuta dagoela Goierrin. Aurten, ordea, egoerak horrela behartuta, lantoki bilakatu dute Nairobitarra elkarteko Josu Iztueta tolosarrak eta Iker Iriarte alegiarrak. Udan haurren eta helduen taldeekin egin dute behin baino gehiagotan ibilaldia, eta, eskaerei erantzunez, urrian beste bi egingo dituzte; bata euskaraz, eta bestea gaztelaniaz.
