Kerman Garralda Zubimendi
Herrialde bakoitzak bere identitate sinboloak eratzen ditu herritarren artean harrotasun puntu bat pizteko. Dirua eta paisaia partekatzen ez diren bi sinbolo direnez, baliabide egokiak dira herrialde baten nortasuna eraikitzeko. Hain egokiak, non batzuetan bat egiten duten. Euskal Mendizaletasunaren Museoak, Sabadellgo (Herrialde Katalanak) Mendi Informaziorako Zerbitzu Nagusiarekin batera, mendi enblematikoak dituzten billeteen bilduma ikusgai jarri du Mendi bete diru erakusketan, Ordiziako D'elikatuz gunean. Sala bakarreko erakusketa da, baina munduari bira emateko nahikoa.