Elkarbizi Sarea

2016ko apirilean, udalerrietan aniztasun eta migrazio gaietan lanean ari diren arduradun tekniko eta politikoen Elkarbizi Sarea jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arlo horietan diharduten udal arduradunen artean ezagutza, elkarlana eta sinergiak sustatu asmoz. Bi urte eta erdian, baina, herri handiak parte hartu dute, batez ere, sare horretan. Zentzu horretan, herri txikien falta sumatzen zuen aldundiak, eta, hori konpondu nahian,...

Etorkin adina begirada

Etorkin adina begirada

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoa osoan, 65.000 inguru dira Espainiakoa ez den beste pasaporte batekin bizi diren etorkinak. Sorterria utzi izanak batzen ditu, baina bere istorioa du bakoitzak. Immigrazioa ez da errealitate bakarra; ez da gauza bera emakume edo gizon izatea, musulman edo katoliko izatea, Europatik edo Afrikatik etortzea, lan kontratuarekin edo gabe etortzea... Eta ez da gauza bera hirian edo herri txiki batean bizitzea. Herri txikietan bizi dira Sara, Hanan eta Nihail, baina oso ezberdin bizi dute immigrazioa.

65.461

ETORKINEN KOPURUA GIPUZKOAN Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren datuen arabera, Gipuzkoan 65.461 etorkin bizi ziren 2017. urtearen amaieran. Kopuru horretan Espainiakoa ez den pasaportea duten herritarrak hartzen dira kontuan; ondorioz, Ipar Euskal Herrikoak etorkin gisa hartuak dira; baina gainerako euskal lurraldeetakoak, ez.

Egitaraua

Gaur amaituko da Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera jardunaldietan izena emateko epea. Azpeitian egingo dituzte jardunaldiak, urriaren 10ean. 09:00. Jardunaldien hasiera. 09:15. Arnasguneen garapen jasangarriaz proiektuaren aurkezpena, Kontseiluko koordinatzaile Iker Salaberriaren eskutik. 09:45. Hizkuntza Korridoreak saioa. Anartz Ormaza arkitekto eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan unibertsitate adituak gidatuko du saioa: Itsaso Olaizolak (Ekogunea) Ekologiaren begiradatik hitzaldia emango du, eta Iurdana Txintxurreta...

Oasian ere badira lainoak

Oasian ere badira lainoak

Eider Goenaga Lizaso

Euskararen ezagutza eta erabilera erabatekoa den herririk inon ez dagoenez, horretara gehien hurbiltzen diren udalerriak hartzen dira hizkuntzaren normalizazioaren eredu gisa. Gipuzkoan, asko dira euskararen indizea %70etik gora duten herriak (herri batean dauden euskaldunen kopuruari ia euskaldunak direnen erdiak gehituta ateratzen da datua), baina guztiak ez dira arnasgune. Arnasgune batean, euskararen ezagutza altua izateaz gain, euskararen erabilerak nagusi izan behar du, baita herriko zerbitzu guztietan edo ia guztietan ere, publiko zein pribatu. Horrek asko murrizten du udalerrien zerrenda.

Bakardadeari begietara begira

Bakardadeari begietara begira

Unai Zubeldia

Hogei urte baino gehiago daramatzat nire moduan erretiroa hartuta dauden adinekoei laguntzen, eta zer edo zer falta zaidala sentitzen dut eurekin ez nagoenetan". Antonio Alvarez Avilakoa (Espainia) da jaiotzez, eta 18 urterekin iritsi zen Zumaiara. 82 urte beteta, berak ere "aspaldi" hartu zuen erretiroa, eta berehala jabetu zen ingurukoei laguntzeko irrika zeukala. Barruak hala aginduta eman zuen pausoa, eta bost minutu nahikoak dira Zumaiako San Juan egoitzako adinekoek Alvarezi estimu handia diotela ikusteko; telebistari begira, paseatzeko zain-zain dauzka hainbat. "Kargu hartzen didate, gainera, bat paseatzera atera eta besteari kasurik egiten ez badiot; haserretu egiten dira".

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Unai Zubeldia

Kalitatea eta proiektua gauzatzeko baliabideak" oinarri hartuta, hamabost kultur proiektu berri hautatu ditu Meta egitasmoak, eta urriaren 27ra arte zabalik egongo da horiek diruz laguntzeko lehen fasea —proiektu bakoitzak zehaztutako gutxieneko kopurura iritsi beharko du aurrera egin ahal izateko—. Hirugarren urtez deialdi publikoa eginda, 46 proposamen jaso ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Goteo plataformarekin, finantzaketa kolektiboa lortzeko euskarriarekin, elkarlanean sustatuko ditu aurrera egin duten hamabost proiektuak. Bide horretan, aldundiak berdindu egingo du norbanakoek egindako 100 euro arteko ekarpen oro. Lehen bi urteetan 36 proiektu gauzatu dituzte Meta proiektuarekin.

Hautatutako gaiak

Rocky Horror Bang Bang Show. Zinema eta antzerkia ikuskizun berean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gutxienekoa: 12.660 euro (%106 jaso dute ja, 13.525 euro). Matxitxako dokumentala. Juan Azkarateren bidez, Matxitxako lurmuturreko 1937ko batailaren kontakizuna. Gutxienekoa: 7.250 euro (%79 jaso dute, 5.782 euro). Zinebai. Euskarazko zinema irisgarriaren erakusketa zentzumen desgaitasuna dutenentzat. Gutxienekoa: 9.858 euro (%74 jaso dute, 7.305 euro). Goazen Antzerkira. Umeentzako antzerki...