Eskaerak

Honako hauek dira Gipuzkoako hondartzetako sorosleen eskaera nagusiak: Soldata igoera. Euren soldata gutxienez igerilekuetako sorosleekin parekatzea eskatzen dute. Hondartzetakoek mila euroren bueltan kobratzen dute; igerilekuetakoak, berriz, 1.500-1.600 euro inguruan ibiltzen direla dio ELAk. Ordutegia. Hilabetean hamar orduko hamazazpi egun lan egin behar dituzte sorosleek, baina astean 39 ordukoa da euren kontratua: beraz, hamalau ordu gehiago egiten dituzte hilean. Ulertzen dute...

Unescoren txartel berdea helburu

Unescoren txartel berdea helburu

Eider Goenaga Lizaso

Berdea, horia edo gorria izan daiteke txartela. Berdeak azterketa gainditu dela esan nahi du, eta lau urte barru arte ez dela berriro pasatu behar; horiarekin, bi urteko epea dago ebaluatzaileek ikusi dituzten puntu ilunak konpontzeko; eta, txartel gorriarekin, kalera. Unescoren Munduko Geoparkeen izendapena duten guneek lau urtean behin pasatu behar dute azterketa hori, izendapenari eutsi nahi badiote; joan den astean egokitu zitzaion txanda Euskal Kostaldeko Geoparkeari. Asier Hilario geoparkeko zuzendari zientifikoak dioenez, aztertzaileak gustura gelditu ziren hemen ikusitakoarekin, eta ez du uste duela lau urteko txartel berdea berresteko arazorik izango dutenik.

Lagundu bai, baina zertarako?

Lagundu bai, baina zertarako?

Beñat Alberdi

Udalek diru laguntza bidez sustatzen dituzte herritarren hamaika ekimen, musika talde bati diskoa grabatzeko sosak ematetik hasi, eta mendi ibilaldiak antolatzen laguntzeraino. Herriz herri bertsuak izaten dira dinamikak: epea zabaldu, proposamenak jaso eta baldintzak betetzen dituztenei eman. Zirrara metodologiarekin, ordea, muinera jo nahi izan dute Sinnple eta Elhuyar aholkularitzek.

Herri lurren aztarnen bila

Herri lurren aztarnen bila

Jon Miranda
Euskal Herriko historia soziala eta ekonomikoa ezin daitezke ulertu herri lurren kontzeptuak izan duen garrantzia kontuan hartu gabe. Aro Modernoan mendiak etxez eta zereal sailez betetzearekin batera etorri zen herri lurren gainbehera, eta...

Badok 13, banderen aparretan

Badok 13, banderen aparretan

Nerea Uranga
Zarauzko Arraun Elkarteko Badok 13 beteranoen taldeak bost bandera lortu ditu errenkadan; tartean, Gipuzkoako Txapelketa. "Abiada handia hartu dugu. Ez genuen espero bat-batean horrelako emaitzak lortzea", dio Juan Angel Garmendia Xarpas traineruaren entrenatzaileak.

Urretxuko Euskal Jaia, eskulanean eraikitzen

Urretxuko Euskal Jaia, eskulanean eraikitzen

Kerman Garralda Zubimendi

Itzuli dira mailu hotsak eta pintura usaina Bengoleako eraikinera. Neguan ez da izaten mugimendu askorik, baina gazteen joan-etorri handia izaten da udan. Bizikletan edo oinez, denak arropa zaharrekin, karrozak egitera joaten dira. 1959tik ospatzen da Euskal Jaia Urretxun, eta, bertako kultur elkarteekin batera, herria zeharkatzen duen karroza desfilea egiten da egun horretan. Azken orduko hiru hutsuneen ostean, zortzi karroza irtengo dira aurten, iaz baino bi gutxiago. Kuadrillez gain, Kilometroak jaia delaeta, UrretxuZumarraga ikastolak ere egingo du karroza, eta baita Orain Presoak dinamikak ere. "Aukera ona da opor garairako. Jada ez gara joaten udalekuetara, eta lagun artean karrozak egiteko baliatzen dugu denbora librea. Gustura egiten den lana da", argitu du Miren Idigoras AedbTexe kuadrillako gazteak. Nee kuadrillarekin batera, eurak izan dira goiztiarrenak: uztailaren 9an hasi ziren lanak aurreratzen, Euskal Jaia baino 11 aste lehenago. Irailaren 23an izango da aurtengoa.

Musika, enborretik adarretara

Musika, enborretik adarretara

Xabier Regil Agirre

Gaur hasi eta igandera arte, Zarautz musikariz beteko da, aurten lehenengoz antolatu duten Adarretatik jaialdiaren harira. Hainbat musika mota entzuteko aukera izango da asteburu osoan, hiru agertokitan. Musikaz gozatzeko gogoa duenak, ondorioz, aukera bikaina izango du Zarautzen.

Egitaraua

Hamabi talderen emanaldiak izango dira Adarretatik jaialdian: Gaur 12:30. Sara Mansilla, Merkatu plazan. 19:30. Rafa Rueda, Musika plazan. 20:30. DJ Tahira, Borghetton. 22:30. Buffalo, Borghetton. 23:30. The Souljazz Orchestra, Borghetton. Bihar 12:30. Juan Valls, Merkatu plazan. 19:30. Mikel Undargarin, Musika plazan. 20:30. DJ Budin, Borghetton. 22:30. Elkano Browning Cream & Jean Marie Ecay, Borghetton. 23:30. Akatz, Borghetton. Etzi 12:30. Oso...

Bi fenomeno global geldiezin

Danel Agirre

Tonto-tonto, Vladimir Putin palmaresa egiten ari da: Munduko Kopa, Neguko Olinpiar Jokoak, Txetxeniako bigarren gerra, deskuidu antzean okupatu zuen beste penintsula hura, hainbat pozoidura bitxi, Siberian bular bistan kanaberarekin arrantzatutako 20 kiloko lutxo bat, Baltikoko gas pipeline berria, AEBetako bozak, procés-a... Zerrenda inprobisatua da, eta ofiziosoa zeharo, Wikipediak ez dizkiolako lorpen horietako batzuk aitortzen, besteak beste. Errusiako presidentearen jarraitzaileei horrek bost ordea: ez diote jainko txikiaren pasaporte biologikoari erreparatu ohi. Bere menderaezin aurak bilakatu du fenomeno global geldiezin. Agintari ofizioa ia kazetariarena bezain debaluatuta dagoen honetan, putinismoak puztu eta puztu segitzen du.