Beñat Hach Embarek: “Erakutsi dugu txikitik ere gauza handiak egin daitezkeela”

Beñat Hach Embarek: “Erakutsi dugu txikitik ere gauza handiak egin daitezkeela”

Eider Goenaga Lizaso

2014an Loiolako (Azpeitia) Herri Harresian parte hartzeagatik atxilotu, epaitu eta zigortu zuten bi lagunetako bat da Beñat Hach Embarek (Ormaiztegi, 1989). Esteban Orbegozo eta biak joan den ostiralean egon ziren Azpeitian, Eleak-Libre mugimenduak antolatutako eskertza ekitaldian. Izan ere, ia 25.000 euroko kostua eragin zien haien kontrako prozedurak, eta Eleak-Librek dirua biltzeko kanpaina bat abiatu zuen iazko urte amaieran. Zazpi hilabete eskasean lortu dute dirua batzea.

Kristinaenea, musikaz blai

Kristinaenea, musikaz blai

Xabier Regil Agirre
D onostiako Kristinaenea parkea musikaz beteko da berriro, Glad is the Day jaialdiarekin. Aurreko hiru urteetako erantzun ona ikusita, laugarrenez jarraian antolatu dute jaialdia Dabadaba eta Le Bukowski aretoek eta Donostia Kulturak, elkarlanean.

Glad is the Day

Egunez zein gauez izango dira kontzertuak musika jaialdian: BIHAR Dabadaba 22:00-00:00. TBA. 00:00-03:00. Baieztatu gabeko DJa. 03:00-06:30. Huntley & Palmers DJa. Le Bukowski 22:00-23:30. Baieztatu gabeko DJa. 00:00-01:30. Sum$hee DJa. 01:30-03:00. Maquinista. 03:00-04:30. Blami DJa. ETZI Kristinaenea (gune nagusia) 12:00-12:30. Raitx. 12:45-13:30. Koban. 13:45-14:15. Sara Mansilla. 14:30-15:00. Txarkey. 15:20-16:00. Javier Sun. 16:20-17:00. Rukula. 17:20-18:10. Los Mirlos. 18:30-19:05. Melenas. 19:20-20:00. Mujeres....

Egutegia

Ondorengo hamasei egunetan entzun ahal izango dira Ospakizun kanpaiak Donostiako Untzi Museoaren atarian: Urtarrilak 20. San Sebastian eguna. Martxoak 19. San Jose eguna. Donostiako arotzen San Jose kofradiako zaindaria. Berpizkunde Egunaren hurrengo igandea. San Telmo eguna. Zumaiako marinelen kofradiako zaindaria. Maiatzak 2. Bonantzako Kristo santua. Pasai Donibaneko marinelen kofradiako zaindaria. Maiatzak 15. San Isidro eguna. Getariako mahasti inausleen kofradiako zaindaria....

Zintaren bukaera ikusten dugu

Danel Agirre
Gure txakurrak astero antolatzen du pikete informatiboren bat Airbnb-ren aurka. Atariko metalezko pasarelaren dardarak gurpildun maleta baten igarotzea iragartzearekin, Tikak ozen eta mehatxari ekiten die marmarrei.

Hizketan hasi da berriz ere

Hizketan hasi da berriz ere

Unai Zubeldia

Abisua izaten zen gehienetan; sute edo istripuren bat gertatu zela jakinarazteko abisua; ongietorri mezua ere izan zitekeen bestela; edo enbataren hasierako melodia ere bai. Asko eta asko ohartu ere ez ziren egingo Donostiako kaian, Untzi Museoaren eraikinaren goialdean, XVIII. mendeko kanpai bat dagoenik, eta, hain zuzen ere, itsas historian ezinbesteko tresna izan dena gizarteratu nahi dute egitasmoarekin. Kanpaia eraberrituta, Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian garrantzitsuak diren hainbat eguni balioa emango diete kanpai hotsekin.

Sueltoan, baina biak batean

Sueltoan, baina biak batean

Aitziber Arzallus

Ez bat, ez bi eta ez hiru. Amets Amubietak (Azpeitia, 1997) eta Larraitz Larrañagak (Azpeitia, 1999) dozenaka txapel, zapi eta garaikur dituzte etxean. Azkena joan den astean bertan eskuratu zuten, Errenteriako Madalen jaietan, Gipuzkoako Dantza Sueltoko 69. Txapelketa irabazita. Duela bi urte ere jantzi zuten Gipuzkoako txapela, eta Amubietak 2014an ere bai, ordukoan Maialen Aldalur bikotearekin. Baina ez pentsa horregatik oraingoak ilusio txikiagoa egin dienik. "Normalean, hiru edo lau bikoteren artean izaten dugu lehia, baina desberdina izaten da egun bakoitza, eta aurrez sekula ez dugu jakiten zeinek irabaziko duen", dio Larrañagak. "Gainera, askotan epaimahaiaren iritzia ez da bat etortzen zeuk izan dituzun sentipenekin. Horregatik, irabazteak beti ematen du sekulako poza", Amubietaren arabera.

“Lehen, jokalariek gauza gehiago bizi izaten genituen elkarrekin”

“Lehen, jokalariek gauza gehiago bizi izaten genituen elkarrekin”

Unai Zubeldia

Etxetik jaso zuen kirolarekiko pasioa; Donostiako Santo Tomas lizeoak lehenengo, eta Oiartzunek gero, sartu zioten futbolaren harra barru-barruraino; eta Realak eman dio aukera futbolaren profesionalizazioa bertatik bertara ezagutzeko. Tarte batez irakasle lanak alboratuta, Realeko kirol zuzendari lanetan dabil Garbiñe Etxeberria (Hernani, 1967). Gaur egun Espainiako Lehen Mailan gipuzkoarrekin soilik lehiatzea "ezinezkoa" dela azpimarratu du.

Aholkuak

Bidaia autoz egin behar duenarentzat, ohikoak dira uda parteko aholkuak. Honakoak dira batzuk: Berrikusi autoa bidaiaren aurretik. Bidaia hasi aurretik gomendagarria da autoa zentro espezializatu batera eramatea, bertan aztertu dezaten: olio aldaketa, balaztak… Pneumatikoen egoera. Pneumatikoen marrazkiak 1,6 mm baino sakonera handiagoa izan behar du, gidatze eta itsaspen egokiak izateko. Bi orduz behin, gelditu. Bidaia prestatzerakoan, komeni da bi orduz...